Arroxelako gudua (1372): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Loturak gehitu dizkiot baina bukatzeke dago.
1. lerroa:
'''La Rochelleko gudua''' [[1372]]ko [[ekainaren 22]]an La Rochelle hiriko kostaldean gertatutako itsas borroka izan zen, [[Ehun Urteko Gerra|Ehun Urteko Gerraren]] ([[1369]]-[[1389]]) barruan kokatua eta urte bereko [[abuztuaren 23]]an amaitu zen setioko lehen fasean gertatua. [[Frantziako Erreinua (987-1498)|Frantses]] eta [[Gaztelako Koroa|gaztelarrek]] ordu arte [[Ingalaterrako Erresuma|Ingalaterraren]] esku egon zen hiria hartu zuten.
 
==Aurrekariak==
6. lerroa:
Frantsesen eta gaztelarren arteko itunak Gaztelako Gerra Zibilean ([[1366]]-[[1369]]) zuen jatorria, [[Trastamara leinua|Trastamarako]] Henrikek (gerora Henrike II.a izango zenak) Karlos V.a Frantziakoaren laguntza jaso zuenean bere aurkari zen [[Petri I.a Gaztelakoa|Petri I.aren]] eta haren aliatu Ingalaterraren aurkako borrokan. Harrezkero, [[Toledo|Toledoko]] [[1368]]ko [[azaroaren 20]]ko itunaren arabera, Gaztelak frantsesek jarritako ontzien bikoitza eskaini beharko zukeen operazio bateratuetan.
 
Errege frantziarrak beharrezkoa zuen [[Arroxela|La Rochell]]-eko setioa indartzea, [[Guiena|Guienako]] dukerria kontrolatzeko giltzarria baitzen. Hori zela-eta gaztelarren itsas armadaren beharra zuten, Henrike II.ak [[Ambrosio Bocanegra]] almirantearen aginpean bidaliko zienarena.
 
[[Eduardo III.a Ingalaterrakoa|Eduardo III.a Ingalaterrakoak]], ordea, bazuen aipaturiko hiriaren garrantziaren berri eta kosta ahala kosta babestea erabaki zuen. Baliabide ugari bideratu zituen suhia zuen [[John Hastings|Pembroke-ko kondearen]] esku utziko zuen itsas armada eratzeko. Armada hartan, gerra-itsasontziez gain, Guienako gudara zihoazen gizon, material eta dirua zeramatzaten garraio ontziak zihoazen.
 
==Gudua==
Borroka hau aipatzen duten [[Erdi Aro|Erdi Aroko]] iturriek informazio ezberdina biltzen dute. [[Jean Froissart]] ([[1337]]-[[1404]]) [[Kronika (historia)|kronikari]] frantsesak, adibidez, gaztelarren zenbakizko nagusitasuna aipatzen du. Beste iturri batzuk, aldiz, egoera guztiz kontrakoa zela diote. Egun, gaztelarrek 20120 edo 22222 itsasontzi (funtsean [[Galera|galerak]] nao gutxi batzuekin) eta ingelesek 36336 nao (14 karga-ontzirekin batera) zituztela zenbatetsi da.
 
Ziurrenik ontzi ingelesak iritsi ziren lehenik La Rochelle-ra. 21Ean[[Ekainaren 21|Ekainaren 21ean]] begiztatu zituzten gaztelarrek, zeinen buruen artean, Bocanegra almiranteaz gain, [[Fernán Ruíz Cabeza de Vaca]], [[Fernando de Peón]] eta [[Ruy Díaz de Rojas]] (azken hau [[Gipuzkoa|Gipuzkoako]] Aurreratu Handia -''Adelantado Mayor''- eta naoen buru zen) aurkitzen ziren. Garrantzirik gabeko borrokatxo baten ostean eta egoera aztertu ondoren, Bocanegra-k erretirazea erabaki zuen.
 
Itsasgizon ingelesek [[Genova|genovarraren]] koldartasunari atxikitu zioten jarrera, berriz, amarrua zen. Behin lekuko baldintza naturalen eta bi bandoen ontzien ezaugarriak jaikinik, almiranteak hurrengo egunera arte itxarotea aukeratu zuen. [[Itsasbehera|Itsasbeheran]] zehar nao ingelesak hondartuta geratu ziren eta gaztelarrak, beraien galeren arintasuna eta sakontasun gutxia aprobetxatuz, [[itsasgora]] baino lehen hurbildu zitzaizkien.
 
Hondartzea zela-eta, ingelesek ezin izan zituzten saihestu gaztelarrek jaurtikitako (bonbardekin segur aski) su-artifizioak. Porrot [[Anglosaxoiak|anglosaxoia]] erabatekoa izan zen: etsaiek ontzi guztiak erre, hondoratu edo harrapatu zizkieten; Pembroke[[Konde|kondea]] beste 400 [[Zaldun|zaldunekin]] eta 8.000 [[Soldadu|soldadurekin]] batera kapturatu zuten; eta hiria eta Guaiena beraien esku mantentzea benetan zaila bilakatu zen. [[Santander|Santanderreranzko]] itzuleran, Bocanegra-k beste lau itsasontzi ingeles harrapatu zituen, [[Bordele|Bordeleren]] [[Latitudea eta longitudea|latitudearen]] inguruan.
 
Gaztelako almirantea eskuzabala izan zen presoekin, denbora haietan lepoa moztu ohi zitzaien, nahiz eta amore emandakoak izan. PembrokeKondea eta 70 zaldun [[Burgos|Burgosera]] bidali zituen, Henrike erregearen aurrera, zeinak konde ingeles bahitua [[Bertrand du Guesclin]] frantsesari bidali zion.
 
==Ondorioak==
 
Ingelesak ahuldurik geratu ziren eta ezin izan zuten handik bi hilabetetara jazotako [[Inbasio|konkista]] ekidin: La Rochelle gaztelarren eta frantsesen tropek hartu zuten.
 
Gertaera honek eragin handia izan zuen [[Ehun Urteko Gerra|Ehun Urteko Gerraren]] garapenean, Ingalaterrak plaza estrategiko bat galtzeaz gain gizon eta baliabide ugari ere galdu zituelako:
*Frantziak Guaianaren kontrako ofentsiba gogortu zuen eta Ingalaterrak zailtasun handiak izan zituen bertako jabetzak babesteko.
*[[Gaztelako Koroa|Gaztelako Koroari]] dagokionez, erabateko garaipenak onura militar zein ekonomikoak ekarri zizkion. [[Atlantiko|Atlantikoko]] lehen potentzia bilakatu zen, bere itsasgizonei (kantabriarrak eta euskaldunak, batez ere) merkatal guneak zabalduz. Gerraren ondorioz Ingalaterraren eta [[Flandes|Flandesen]] arteko [[artile]] [[merkataritza]] eten zen eta Gaztelak ordezkatu zuen jarduera hartan, [[Brujas]]-en biltegi bat eraikitzera iritsi ziren. [[Esportazio|Esportazioetatik]] lortutako diruak Gaztelaren goraldiari bide eman zion eta Burgos Ekialdeko [[Europa|Europako]] hiririk garrantzitsuenetakoa bihurtu zen.
 
[[ca:Batalla naval de La Rochelle (1372)]]