«Scarlett Johansson»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
[[2001]]ean, [[Coen anaiak|Coen anai]]en ''The Man Who Wasn't There'' filman egin zuen Birdy, protagonistaren ([[Billy Bob Thornton]]) lagun pianojolea. Urte berean, ''Ghost World'' egin zuen Thora Birch eta Steve Buscemikin batera, arrakasta handia izan zuen komedia-drama. Horrela esan zuen Scarlettek:
 
{{aipu|'' Scarlettek bere pertsonaiari buruz esann zuen: " Rebbeca adimen handiko neska da eta besteengandik desberdina (...) Ez da ohiko nerabe film horietako bat<ref>{{en}}[Scarlett Johanssonen hitzak ''Ghost World'' filmaren gune ofizialeko ''Cast and Crew'' atalean</ref>''}}
 
[[2003]]a izan zen Scarletten urte borobila, nazioartean oihartzuna izan zuelako eta komunikabideetan benetako errekonozimendua jasotzen hasi zelako. Tracy Chavalierren ''[[Girl with a Pearl Earring]]'' eleberrian oinarritutako Peter Webberren filman [[Johannes Vermeer]]rek margotutako koadroa erakutsi ziguten eta Griet antzeztu zuen artistak, kritikaren ustez lan bikaina.
[[2006]]an, [[Hollywood]]eko aktoreek grabatutako abesti bilduma baterako, [[George Gershwin]]en ''Summertime'' abestia grabatu zuen
 
[[2007]]an, berriz, [[The Jesus and Mary Chain (musika taldea)|The Jesus and Mary Chain]] taldearekin batera aurkeztu zen Indion ([[Kalifornia]]) egingo zen Coachella jaialdira. ''Just Like Honey'' izan zen abestia <ref>{{en}} http://artsbeat.blogs.nytimes.com/2007/04/28/coachella-scarlett-johansson-joins-jesus-and-mary-chain/</ref>.
 
[[2008]]ko [[maiatzaren 20]]an atera zuen bere lehen diska, ''Anywhere I Lay My Head'', [[Tom Waits]]en 10 abestiren bertsioak eta bat berea<ref>{{en}} http://www.smh.com.au/news/film/local-favourite/2007/09/16/1189881329353.html</ref>. Harrera ezberdinak izan zituen albumak: NME25en ustez, [[2008]]ko albumik hoberena izan zen eta Billboard Top Heatseekersentzat lehena izan zen. Billboard 200entzat, berriz, 126.a izan zen.
 
[[2009]]an, [[Jeff Buckley]] handiaren ''Last Goodbye'' abestia grabatu zuen ''He's Just Not That Into You'' filmaren soinu bandarentzako<ref>http://stereogum.com/?p=048421</ref>. Urte berean, ''Break Up'' albuma atera zuen [[Pete Yorn]]ekin batera, [[Serge Gainsbourg]] eta [[Brigitte Bardot]]ek egin zituzten duetoetan inspiratuta <ref>{{en}} http://www.usatoday.com/life/music/news/2009-05-21-break-up-album_N.htm</ref>. Billboard 200ean 41.a geratu zen albuma eta [[Erresuma Batua]]n, berriz, 160.a.
 
[[2010]]ean, Steel Train bandak ''Terrible Thrills Vol. 1'' argitaratu zuen, emakume artistek bere taldearen abestiak bertsionatzen dituztelarik. Johanssonek lehena abestu zuen, ''Bullet''.
6.797

edits