«Scarlett Johansson»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
[[Fitxategi:Scarlett Johansson 2003.jpg|thumb|right|175px|Scarlett Johansson [[2003]]an]]
[[2008]]ko maiatzean, Scarlettek [[Ryan Reynolds]]ekin zuen konpromisoa jakinarazi zuen [[New York]]eko Arte Museo Metropolitanon. [[2007]]ko otsailaz gero bikotea harremanetan zebilen eta, [[2008]]ko [[urriaren 28]]an, bere ezkontzaren berri eman zuten ''People'' aldizkarian. Aldizkari berak argitaratu zuen [[2010]]eko [[abenduaren 14]]an bikotekideek ezkontza bertan behera uzten zutela ere<ref>{{en}}«Scarlett Johansson y Ryan Reynolds se han separado». [[El País]] (2010eko abenduaren 14a).</ref>.
 
== Karrera ==
[[Fitxategi:ScarlettJohanssonFeb07.jpg|thumb|right|175px|Scarlett Johansson [[2007]]an]]
[[Fitxategi:The Avengers Cast 2010 Comic-Con.jpg|thumb|right|350px|Scarlett Johansson eta ''The Avengers''-eko kideak [[2010]]ean]]
Esan bezala, txiki-txikitatik jaso zuen aktore izateko prestakuntza eta, telebistako iragarkien castingetara hainbat alditan aurkeztu ondoren, 8 urte zituen [[teatro]]an debuta egin zuenean. Handik aurrera, filmetan parte hartzeko paperak iristen hasi zitzaizkion, [[1996]]an, Lisa Kruegerren ''[[Manny & Lo]]'' filman Amanda izateko aukera, bere lehenengo paper nagusia, eskaini zioten arte.
 
Scarlett ez zen sekula, [[Hollywood]]eko gainontzeko haur prodigioen antzeko haur izarra izan. Hasierako paper garrantzitsuenetako bat Kate Armstrongena izan zen, [[Sean Connery]]ren alaba izan zelarik Arne Glimcherren ''The Street Lawyer''ren akzio eta suspentsezko filmean, baina ez zuen arrakasta handirik izan.
 
Zineman jarraitu zuen arren, 4 urte geroago arte ez zuen paper egokirik lortu, [[Robert Redford]]en eskutik, honek Grace MacLean haurra izateko aukera eman zionean ''[[The Horse Whisperer]]'' filman. Garai horretan atera zen Scarlett nerabezarotik eta aktore helduen paperak iristen hasiko zitzaizkion handik aurrera.
 
[[2001]]ean, [[Coen anaiak|Coen anai]]en ''The Man Who Wasn't There'' filman egin zuen Birdy, protagonistaren ([[Billy Bob Thornton]]) lagun pianojolea. Urte berean, ''Ghost World'' egin zuen Thora Birch eta Steve Buscemikin batera, arrakasta handia izan zuen komedia-drama. Horrela esan zuen Scarlettek:
 
{{aipu|'' Scarlettek bere pertsonaiari buruz esann zuen: " Rebbeca adimen handiko neska da eta besteengandik desberdina (...) Ez da ohiko nerabe film horietako bat<ref>[Scarlett Johanssonen hitzak ''Ghost World'' filmaren gune ofizialeko ''Cast and Crew'' atalean</ref>''}}
 
[[2003]]a izan zen Scarletten urte borobila, nazioartean oihartzuna izan zuelako eta komunikabideetan benetako errekonozimendua jasotzen hasi zelako. Tracy Chavalierren ''[[Girl with a Pearl Earring]]'' eleberrian oinarritutako Peter Webberren filman [[Johannes Vermeer]]rek margotutako koadroa erakutsi ziguten eta Griet antzeztu zuen artistak, kritikaren ustez lan bikaina.
 
Ospe handia hartuta bazuen, jada, [[Sofia Coppola]]ren ''[[Lost in translation]]'' egin zuenean, Charlotten paperak berriro deitu zuen kritikaren arreta. [[Bill Murray]]rekin batera egin zuen film independente honek 4 izendapen jaso zituen [[Oscar sariak|Oscar sari]]etan.
 
Laudorio ez gutxi berriro ere [[Woody Allen]]en ''[[Match Point]]'' filman, Nola Rice ederraren paperean. [[2006]]ko [[Urrezko Globo Sariak|Urrezko Globo sari]]etarako izendapena jaso zuen, [[Rachel Weisz]]ek eraman bazuen ere ([[Fernando Meirelles]]sen ''[[Lorezain leiala]]''en egindako Tessa Quayle paperagatik)
 
[[2006]]an, [[James Ellroy]]ren eleberriaren adaptazioa den [[Brian de Palma]]ren ''[[The Black Dahlia]]'' filman egin zuen lan eta berriro hartu du parte [[Woody Allen]]en beste 2 filmetan: ''Scoop'' eta ''Vicky Cristina Barcelona''.
 
Hortik aurrera, eten gabe aritu da lanean, bai zineman eta baita iragarkietako modelo bezala ere.
 
Era berean, aipatzekoa da, Johansson [[George Bush|Bush]]en aukari ziren aktore taldeko kide izan zela, [[Susan Sarandon]], [[Tim Robbins]], [[Sean Penn]], [[Richard Gere]], [[Angelina Jolie]], [[George Clooney]], [[Charlize Theron]], [[Rachel Weisz]], [[Woody Harrelson]], [[Tommy Lee Jones]], [[Marisa Tomei]], [[Diane Kruger]] edo [[Cameron Díaz]] bezala.
6.797

edits