«Scarlett Johansson»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
 
[[2008]]ko [[maiatzaren 20]]an, bakarlari izan zen bere lehen lan musikalean, ''Anywhere I Lay My Head'', [[Tom Waits]] maixuaren hainbat abesti bertsionatu zituelarik<ref>{{en}}«Too hot to be cool - TV on the Radio interview». Scotland on Sunday (2008ko irailaren 14a).</ref>.
 
== Biografia ==
[[Fitxategi:Scarlett Johansson 3.jpg|thumb|right|175px|Scarlett Johansson]]
Scarlett Ingrid Johansson [[1984]]ko [[azaroaren 22]]an jaio zen [[Manhattan]]en jaio zen. Scarletten aita Karsten Johanson Danimarkako arkitektoa da eta ama, berriz, [[polonia]]r jatorriko Melanie Sloan film ekoizlea. Aitaren aldeko aitona, Ejner Johansson, gidoilaria eta film zuzendaria izan zen.
 
Johanssonek herritartasun bikoitza dauka, estatubatuarra eta daniarra. Gurasoek [[Danimarka]]n ezagutu zuten elkar, ama amona Dorothyrekin bizi zenean. Amona hau liburuzaina eta irakaslea zen<ref>{{en}}Weiss, Anthony (2006ko apirilaren 7a). «The Scarlett Grandma». The Jewish Daily.</ref>. Scarlettek ahizpa zaharrago bat du, Vanessa, eta anaia bikia, Adrian, biak aktoreak. Anaiaorde bat ere badu, Christian, bere aitaren bigarren ezkontzaren ondorio<ref>{{en}}«Scarlett Johansson». Famous Why (2008ko abuztuaren 6a).</ref>.
 
Txiki-txikitatik prestatzen aritu zen aktore izateko eta [[Manhattan]]eko Professional´s Children School hasi zituen bere ikasketak, ondoren Lee Strasberg Theatre Institute ospetsuan jarraitu zuelarik. Telebistako iragarkien castingetara hainbat alditan aurkeztu ondoren, 8 urterekin [[teatro]]an debuta egin zuen. Handik aurrera, filmetan parte hartzeko paperak iristen hasi ziren, [[1996]]an, ''[[Manny & Lo]]'' filman, bere lehenengo paper nagusia eman zioten arte.
 
Harrezkero, filmetan antzezten jarraitu zuen, baina ez zen oso ospetsua. Alabaina, [[2003]]an, ''[[Girl with a Pearl Earring]]'' [[film]]an parte hartu zuen paper nagusian. Urte honetan ere, Scarlettek 4 [[Oscar sariak|Oscar]] izendapen jaso zituen ''[[Lost in translation]]'' filmean antzezteagatik. Arrakasta horiek ez ezik, beste batzuk lortu ditu, esate baterako, ''[[Match Point]]'' filman antzezteagatik, [[Urrezko Globo Sariak|Urrezko Globo sarietara]] izendatu zuten emakumezko bigarren aktorerik onenaren kategorian.
6.796

edits