Mary Anning: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
173. lerroa:
Urte batzuk lehenago aurkitutako plesiosauroen hezurdurekin gertatu ez bezala, Buclandek Elkarte Geologikoari bere kropolitoen inguruko ondorioak aurkeztu zizkionean Anningen izena aipatu zuen eta haren gaitasuna eta zeukan industria goraipatu zituen lagungarriak izan baitziren misterio hura argitzeko.
 
== Eragina eta ondarea ==
Multzo batean bildurik, Mary Anningen aurkikuntzak funtsezkoak izan ziren espezieen desagertzea frogatzeko. Georges Cuvierrek [[1790]]eko hamarkadaren amaieran landu zuen desagertzeen errealitatea mamutarenak bezalako ugaztunen fosiletan oinarrituz. Hala ere, [[1820]] hamarkadaren hasiera bitarte, hainbat zientzia literatoen ondorioz, animaliak ez zirela desagertu uste zen, neurri handi batean, desagertze horrek Jainkoaren kreazioa inperfektua izan zela erakuts lezakeela uste zuelako; aurkitutako edozein bitxikeria Lurrean aztertu gabeko lekuetan bizi ziren animaliak zirela esanez esplikatzen zen. Anningek aurkitutako fosilen izate arraro horrek, [[plesiosauro]]arena bezalako hezurdura, ordura arteko edozein izaki bizidunetatik horren ezberdina zena, ideia horren aurkako puntu garrantzitsua izan zen.
 
Berak aurkitutako iktiosauro, [[plesiosauro]] eta [[pterosauro]]ak eta Gideon Mantellek eta William Bucklandek garai berean aurkitutako lehen dinosauro fosilek erakutsi zuten aurreko garaietan lurra egungo animalien oso ezberdinak ziren izakiez betea egon zela eta babes handia eman zioten Cuvierren «narrastien garai» bat egon zela zioen ideiari, haiek baitziren animalien artean forma gailena zutenak. Aurkikuntza horiek guztiak funtsezkoak izan ziren, baita ere, [[1820]]. hamarkada inguruan sortu zen geologiaren diziplina berri batean, zeina desagertutako izakien fosilez eta izakia bera bizi izandako lekuaren ezaugarriez baliatzen zen lurraren historia ulertzeko. Diziplina berri honi [[paleontologia]] izena eman zitzaion.
 
Aurkitutako fosil horien garaietako eszenen marrazkiak, Henry de la Bechen Duria Antiquior akuarela, esaterako, lagungarri izan ziren jendeari erakusteko aspaldiko garaietako bizitza nolakoa izan zen jakitea posible zela. De la Beche William Buclandek egindako koprolitoen analisian oinarritu zen Lias garaiko elika-kate baten deskribapena marrazteko. Koprolitoen ikerketa, Anning eta Buckland aitzindari izan zituena, antzinako ekosistemak ulertzeko tresna baliagarria izan zen.
 
Hil ondoren, Anningen ezohiko bizitzak arreta erakartzen jarraitu zuen. Adibidez, Mary Anning antzinako aho-korapilo honekin lotzen da:
 
{{aipu|''She sells sea shells on the sea shore (itzulpen literarioa: «Berak itsas maskorrak saltzen ditu itsasertzean»)''}}
 
[[1908]]. urtean osatu zuen Terry Sullivanek bere bizitzaren historian oinarrituta, hain zuzen ere, Mary hil zenetik mende eta erdi beranduago. Testu originalak honela dio:
 
{{aipu|She sells seashells on the seashore</br>The shells she sells are seashells, I'm sure</br>So if she sells seashells on the seashore</br>Then I'm sure she sells seashore shells.</br>Saltzen dituen maskorrak itsas maskorrak dira, ziur nago</br>Beraz maskorrak itsasertzean saltzen baditu</br>}}
 
Anningen bizitzak XX. mendeko idazle asko inspiratu zituen, ''The Heroine of Lyme Regis: The Story of Mary Anning the Celebrated Geologist'' ([[1925]]) lanetik hasita, fikziozko zein ez fikziozko zenbait lan argitaratu zituzten Maryri buruz. Lan horietako asko haur-literaturarako idatziak izan ziren, eta gogoa haren haurtzaroan eta berehala lortutako ikasketetan jartzen zuten, geroagoko lorpenak albo batera utziz. Istorio horietako asko erromantiko bilakatu zituzten eta ez ziren beti historikoki zuzenak.
 
Anning nobela historikoetako pertsonaia modura ere agertu da, agian ezagunena John Fowlesen ''The French Lieutenant's Woman'' ([[1969]]), [[1981]]ean zinemara eraman zutena. Fowles konturatu zen zientzialari ingeles bakar batek ere inoiz ez ziola espezieren bati Anningen omenezko izenik eman. Haren biografoetako batzuek nabarmendu dutenez, Buckland eta Roderick Murchison bezalako geologo askok Anningen aurkikuntzak erabili eta euren izenak jarri zizkieten espezie fosil batzuei. [[1840]]ko hamarkadan, ordea, Louis Agassiz arrain fosilen adituak Acrodus anningiae eta Belenostomus anningiae izenak eman zizkien bi arrain espeziei, eta beste bati haren lagun Elizabeth Philpoten izena jarri zion. Agassizek eskerrak eman nahi zizkien 1834an Lyme Regisera joan zenean bi emakume haiek eskaini zioten laguntzagatik.
 
[[1999]]an, Anningen jaiotzaren 200. urteurrenean, historialari, paleontologo, fosil-bildumazale eta Mary Anningen bizitzan interesa zutenen arteko batzar internazional bat ospatu zen Lyme Regisen. [[2005]]ean Mary Anningen faksimile bat eraiki zuten Londresko Historia Naturalaren Museoan euren laginak zaintzeko pertsonaia garrantzitsuetako bat bezala. Carlos Linneo, Dorothea Bate eta William Smithekin batera aurkitzen da. [[2009]]an Tracy Chevalierrek ''Remarkable Creatures'' izeneko nobela historikoa idatzi zuen, non Anningen bizitza eta bere zein Elizabeth Philpoten aurkikuntzak kontatzen diren.
 
{{DEFAULTSORT:Anning, Mary}}