Mary Anning: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
150. lerroa:
[[1815]]-[[1819]] urteen artean Anningek [[iktiosauro]] gehiago aurkitu zituen, baita amuarrain txiki baten eta balea baten hezurdura ia osoak ere. [[1821]]ean William Conybeare eta Anningen lagun Henry De la Bechek, biak Londresko Elkarte Geologikoko kideak, Anningek eta beste zenbaitek aurkitutako aleak detaile osoz aztertzen zituen artikulu batean kolaboratu zuten. [[Iktiosauroa]]k ordura arte ezagutu ez ziren itsas narrastia zela ondorioztatu zuten, eta hortzetako egitura ezberdintasunetan oinarrituta hiru espezie ezberdin egongo zirela ondorioztatu zuten.
 
=== Plesiosauroak ===
[[1820]]-[[1821]] urteen arteko neguan aurkitutako itsas narrasti mota berria Anningen hurrengo aurkikuntza garrantzitsuena izan zen, espeziearen lehen hezurdura zen gainera. William Conybearek Plesiosaurus (ia musker) izena eman zion, izan ere, pentsatu zuen egungo narrastiekin kidetasun handiagoa zuela [[iktiosauro]]ek baino eta, [[1821]]ean, Henry De la Bechekin [[iktiosauro]]aren anatomia deskribatzen zuen artikuluan bertan deskribatu zuen aurkitutako hezurdura berria. Artikuluak eskerrak ematen zizkion Anningek aurkitutako hezurrak eraman zituen gizonari, baina ez zuen hezur horiek aurkitu eta prestatu zituen emakumea aipatzen. Geroago, ''Plesiosaurus dolichodeirus'' izenaz deskribatua izan zen eta espeziearen holotipoa da, baita genero biologiko definitzen duen espezia ere.
 
[[1823]]an, bigarren [[plesiosauro]] osatuago bat aurkitu zuen, lehenengoari garezurra falta baitzitzaion. Conybearek plesiosauroaren anatomiaren inguruko bere analisia aurkeztu zuen [[1824]]an Londresko Elkarte Geologikoak antolatutako batzar batean, berriro ere Mary Anningen izena aipatzea saihestuz, nahiz eta Anningek aurkituak izan hezurdurak eta berak egindako bigarren hezurduraren irudiak erabili aurkezpenean. Bilera berean, William Bucklandek Megalosaurus dinosauroa deskribatu zuen eta bi espezie hauen arteko konbinazioak arrakasta izan zuen zientifikoen artean.
 
Conybearen aurkezpenak fosil baten originaltasunaren inguruko eztabaida piztu zuen. [[Plesiosauro]]aren 35 ornotako lepo luzeak ez zuen aurrekaririk eta [[Georges Cuvier]] anatomista frantsesak Anningek bigarren hezurdurarekin egindako irudia aztertu zuenean aurkikuntza hura animalia mota ezberdinen hezur fosilen arteko konbinazioz egindako faltsutze bat izan zitekeela otu zitzaion, beraz, Conybeareri idatzi zion bere ideiak plazaratuz.
 
XIX. mendeko fosil-bildumazale nagusien artean oso zaila zen iruzurrak aurrera egitea, eta eztabaida konpondu izan ez balitz salaketak Anningen fosilak beste geologo batzuei saltzeko gaitasunari kalte egingo zion. Cuvierren salaketa [[1824]]ko Elkarte Geologikoaren bilera berezi batean eztabaidatua izan, azkenean hezurdura legezkoa zela ondorioztatu zen. Cuvierrek ondoren onartu zuen arinegi jokatu zuela eta oker zegoela.
 
Anningek [[1830]]an beste [[plesiosauro]] baten hezurdura ia oso bat aurkitu zuen, benetan garrantzitsua izan zen. ''Plesiosaurus macrocephalus'' izena eman zion William Bucklandek eta Richard Owenek [[1840]]an deskribatu zuen dokumentu batean. Oraingoan Owenek berriro ere fosila erosi eta berari eskaini zion gizon aberatsa aipatu zuen, baina ez fosil hura aurkitu zuen emakumea.