Pauma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
16. lerroa:
'''Pauma''' edo '''hegazterrena''' (''Pavo cristatus'') [[Phasianidae|faisaien familiako]] [[hegazti]] handi eta kolore bizikoa da, jatorriz [[Asia Hegoalde]]koa baina ia mundu osoan erdi-[[Etxekotze|etxekotua]]. ''[[Pavo]]'' generoko bi espezietako bat da, [[pauma berde]]arekin batera. (''Pavo muticus'').
 
Pauma arra urdina da oro har eta [[luma]] fineko [[gandor]]ra du. Ezaguna da, batez ere, isats itxurako [[estal-luma]] luze eta ikusgarriengatik. Lumok begi itxurako koloreak dituzte puntatik gertu eta [[haizemaile]]en antzera irekitzen eta tentetzen dira emeak limurtzean. Emeak ez ditu isats itxurako luma ikusgarri hauek, lepoa berdexka eta txikiago du, eta gorputzeko lumajea [[Arre (kolorea)|arrearrekara]]kara da.
 
[[India]]ko hegazti nazionala da.
 
== Ezaugarriak ==
 
Pauma [[sexu dimorfismo]] handiko espeziea da. 15 urte inguru bizi daiteke, nahiz eta 20 urte arte guztiz etxekotuak bizi izan direnak ere ezagutzen diren.
30. lerroa:
marra zuri bat du. 2,2 metro luze izatera eta 5 kg pisatzera irits daiteke. Lumajea urdin irisatua du, distira berdekoa, lurraldea babesteko erabiltzen duena. Baina batez ere, emea erakartzeko erabiltzen du estaltze garaian. 2 luze izan daitezkeen [[estal-luma]]k ditu, hedatu eta tentetzean haizemaile itxura ikusgarria hartzen dutenak. Lumok begien antzeko itxurak dituzte muturretan, kolore urdin, berde eta urrekarak.
 
[[FileFitxategi:Blue Peafowl (Pavo cristatus).jpg|left|thumb|200px|Arraren goialdea.]]
 
"Haizemaile" hau ez da isatsa ez eta hegalak, baizik eta bizkarreko estal-luma bereziak. Isatsa oharkabean dago luma hauen azpian. Arrak hiru urtetik aurrera hedatu ditzake lumok eta urtero berritzen ditu. Horregatik, udazkenean apaingarri eder hau gabe geratzen dira.
37. lerroa:
 
Emea 1 m luze eta 3 kg besterik ez izatera irits daiteke. Lumak arreak eta errauskarak ditu, lepoa zuria eta distira berdekarak bularrean. Lumazko mototsa txikia da, kafe kolorekoa.
[[FileFitxategi:FemalePeacock 001.jpg|thumb|left|200px|Emea.]]
 
Estaltze garaiaren ondoren, uztail inguruan, emeak arrautza bat, bi edo hiru erruten ditu, urteko emankortasunaren arabera. Habia, lur hondartsuan eginiko zuloa da, landarez estali gabea. [[Txitatze]]ak 28 egun irauten ditu, emea ia bertatik mugitzen ez den garaia.
 
== Mitologia ==
[[Greziar mitologia]]n, hegazterrena [[Hera]] jainkosaren animalia gogokoa zen.
 
== Erreferentziak ==
{{erref zer}}