Jehovaren Lekukoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Maddi (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa:
Jehovaren Lekukoen erlijioa [[1915]]ean sartu zen Espainian, oso aktiboki aritu ziren [[1939]]ko otsailaren 2an [[Franco]]k legez kanpo utzi zituen arte ([[katolizismoa]] izan ezik beste [[erlijio]] guztiak ere legez kanpo utzi zituen). [[Europa]]n, milaka Lekukok [[Hitler]]en jazarpen bortitza jasan zuten eta horietako asko kontzentrazio esparrutan erahilak izan ziren. Halere, Frankismoaren garaian, Lekukoek klandestinitatean beren sinesmenak zabaltzen jarraitu zuten, haien zenbait partaide-buru urte luzez kartzelan izan ziren eta fededun bat, Tenerifeko [[Antonio Gargallo Mejia]], fusilatua izan zen.
 
Ebanjelioa aldarrikatu asmoz, [[1957]]an Lekukoen zenbait aitzindari [[Bilbo]]ra eta [[Donostia]]ra joan ziren bizitzera; haien inguruan osatuko ziren lehen kongregazioak. [[2010]]eko hasieran 61 kongregazio zituzten [[EAE]]n (36 [[Bizkaia]]n, 21 [[Gipuzkoa]]n eta 4 [[Araba]]n), guztira 4.670 fededun. [[Erlijio]] horretako fededunen profila askotarikoa da, bai egoera sozioekonomikoaren alorrean bai heziketa eta formakuntzarenean. Hizkuntzari dagokionez, [[Hego Euskal Herria]]n bilera gehienak [[gaztelania]]z izaten dira; halere, azken urteotan, gero eta etorkin gehiago ari direnez erlijio horretara hurbiltzen, zenbait bilera [[Ingeles]]ez, [[Txinera]]z eta beste hizkuntzetan ere izaten dituzte, fededunen beharren arabera. [[2012]]an lehen aldiz bilerak [[euskara]]z egiten hasi dira.
 
Egoera legalari dagokionez, '''Jehovaren Lekuko Kristauak''' Espainiako Justizia Ministerioko Erakunde Erlijiosoen Erregistroan inskribatu ziren [[1970]]an (1970/07/10eko 024-SG/A zenbakia). [[2006]]an «[[Errotze nabarmena]]» estatusa lortu zuten.