Babarrun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
23. lerroa:
Babarrunen merkataritza ekoizpena mundu osoan dago hedaturik. Brasil eta India dira babarrun lehor gehien ekoizten dituztenak, eta Txina leka berde gehien ekoizten duena.
 
== Deskribapena ==
''Phaseolus vulgaris'' oso espezie aldakorra da. Aldaera zuhaixkarek 20-60 cm garai izan daitezkeen zuhaixkak osatzen dituzte, eta aldaera igokariek 2-3 metro luze diren zurtoinak osatzen dituzte. Beste aldaera batzuk garaiera txikiko belarrak dira. Aldaera guztiek hosto txandakatu berde edo moreak dituzte, ertz leuneko hiru hostoxka obaletan bananduak, bakoitza 6-15 zentimetro luze eta 3-11 zentimetro zabal dela. Loreak zuriak, arrosak edo moreak dira, 1 cm luze, eta 8-20 luze eta 1-1,5 cm zabal diren lekak ekoizten ditu. Lekak berdeak, horiak, beltzak edo moreak dira, eta bakoitzak 4-6 ale gordetzen ditu. Babarrunak leunak, lodiak, giltzurrun formakoak eta 1,5 cm luze dira, kolore askotakoak izan daitezke eta sarritan bi kolore edo gehiagoz osatutako kolore nabarra dute.
 
=== Babarrun lehorrak ===
[[Fitxategi:Alubia_pinta_alavesa2.jpg|thumb|right|200px|Arabako babarrun nabarrak.]]
Babarrun lehorrek [[almidoi]], [[proteina]] eta zuntz asko dute, eta dieta [[burdina]], [[potasio]], [[selenio]], [[molibdeno]], [[tiamina]], [[B6 bitamina]] eta [[azido foliko]]z hornitzeko iturri bikaina dira.
34. lerroa:
Babarrunak beratzeko modurik ohikoena, Euskal Herrian, gauez babarrunak urez betetako eltze batean uztea da. Beste modu batzuk ere badaude, esaterako babarrunak hiru minutuz egostea, ondoren 2-4 orduz uztea, ura kentzea eta beti bezala prestatzea. Egosteko denbora ordubetetik lau ordura artekoa izan daiteke, baina presio bidezko janari prestaketak asko laburtzen du denbora hori.
 
=== Lekak ===
Babarrunak jateko beste modu bat freskoan da, [[leka]] modura. Kasu horretan, almidoi eta proteina gutxiago dauka eta A bitamina eta C bitamina gehiago. Lekak prestatzeko, normalean egosi, lurrunean prestatu edo frijitu egiten dira.
 
== Babarruna Euskal Herrian ==
[[Euskal Herria]]n sona gehien dituzten babarrunak [[Tolosako babarrun]]a eta [[Gernikako babarrun]]a dira, baita [[Arabako babarrun nabar]]rak Araba aldean ere. [[Urria]]ren bigarren igandean babarrun nabarraren festa ospatzen da [[Araba]]ko [[Pobes]]en.