7 Eskale: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
Elorza->Elortza
20. lerroa:
== Taldea ==
 
[[Unai Iturriaga]] eta [[Igor ElorzaElortza]] bertsolariek, [[Josu Zabala]] ([[Hertzainak]]) musikari eskarmentudunarekin lankidetzan, bertsoak, musika, kritika, ikuskizuna eta irudimena uztartzen zituen lan bat lortu zuten, inprobisatuz eta esperimentatuz. Bi disko kaleratu zituzten, eta herri ugaritara eraman zuten ikuskizuna. Urte batzuk geroago, 2007an, [[Gu ta Gutarrak]] jarri zuten martxan hirurek.
 
1994ko apirilean, Basauriko Trintxera elkarteko kideek antolatutako Pobreziaren Aurkako Astean parte hartzera gonbidatu zituzten Hertzainak taldeko kide ohi Josu Zabala (Otxandio, Bizkaia, 1954) eta Igor ElorzaElortza (Durango, Bizkaia, 1975) eta Unai Iturriaga (Durango, 1974) bertsolari gazteak. Garai batean Hertzainak taldearen kontzertuak hasten zituzten bi bertsolariek. Hirukoteak desafioari aurre egin, eta eskale mozorrotu ziren jantziz eta hitzez, beste hiru musikariren laguntzarekin. Ikusleek oso ondo hartu zituzten, eta haiek ere gustura ibili zirenez, jarraitzea erabaki zuten. Bertsoaren eta musikaren bideak elkartzeko aukera zen, baina ez ordura arte bertsolariek egindakoaren antzera. Musikak garrantzi handiagoa izango zuen, eta bertsoa neurri eta doinu berrietara moldatuko zen. Zazpigarren kidea batu eta honela osatu zuten ''eskale'' zazpikotea: Igor ElorzaElortza, Unai Iturriaga, Josu Zabala, Iñigo Larragoiti Txoni, Javi Sagarna, Ricardo Muinos eta Aitor Astigarraga.
 
Urte bereko abenduan, 7 Eskale izeneko maketa kaleratu zuten. Bertan 12 abesti eta kantu instrumental bat batu zituzten, eta gai bakarra: pobrezia. Maketaren azalean dolarraren irudia jarri zuten: billetearen goialdean txapelokerrak, eta behean bertsolari biak. Hitzetan pobrezia hainbat ikuspuntutatik landu zuten: eskaleak, gaizkileak... Musikari dagokionez, rocka da, baina folkaren eraginarekin, eta baita rapa, kantu tradizionalak eta abar.