Margaret Mead: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-gauzetaz +gauzez)
Replaced image wiht headshot
15. lerroa:
 
Margaret Mead Philadelphian jaio zen 1901eko abenduaren 16an. Bere bizitzan beti izan zuen heziketak leku garrantzitsu bat, izan ere aita ekonomia irakaslea zen Wharton School-en. Amak hainbat ikerketa [[soziologia|soziologiko]] egin zituen, batik bat, etorkin [[italia]]rrekin. Margaret amarekin joaten zen etorkinak elkarrizketatzera, eta horrela, gaztetatik barneratu zuen datu bilketaren teknika.
[[Fitxategi:Margaret Mead NYWTS(1901-1978).jpg|thumb|left|250px|Margaret Mead, 1948]]
[[Psikologia]] ikasketak egin zituen eta 1925an [[Antropologia]]n doktoratu zen, [[Columbiako Unibertsitatea]]n. [[Franz Boas]]-en eta [[Ruth Benedict]]-en ikasle izan zen. Columbiako Unibertsitatean jardun zuen 1945. urtetik aurrera antropologia-irakasle lanetan. Antropologian eragin handiena izan duen emakumea izan da. Ikerle ausarta izan da ikerketei eta ikuspuntuei dagokienez. Askotariko gaiak landu ditu: rol-sexuala eta izaera, haurren garapen eta aldaketa kulturalak, besteak beste. Kulturaren azterketa sentikorra egin ohi zuen.