Ireki menu nagusia

Aldaketak

6 bytes removed ,  Duela 7 urte
Enpresak, lehenengo urteetan, publizitatea izugarri erabili zuen bere etxea eta produktuak ezagutarazteko, esate baterako, Eiffel dorrean Citroën etxearen izena eta sinboloa jarri zuen. 1925ean altzairuzko karrozeriak egiten zituen, eta produkzio-sistema berriak erabiltzen hasi zen. 1934an hamarraldi hartako modelo nagusietako bat sortu zuen, ''Citroën 7 A Traction Avant'', 35 ZP-koa; hura izan zen aurrealdeko trakzio-ardatza erabiltzen zen lehenengo aldia. Arrakasta izugarria izan bazen ere, auto hura egiteko gastuak ere oso handiak izan ziren, eta enpresak kiebra jo zuen.
 
Etxearen sortzaile izan zenak bere lantegia utzi egin behar izan zuen, eta [[Edouard Michelin]]en eskuetan gelditu zen. 1935ean ''7 UA'' kaleratu zen, diesel motorra zuen Frantziako lehenengo automobila. 1949an ''2 CV'' jarri zen salgai; oso automobil soila zen, aurretik egiten zutenaren aldean (''[[Citroën DS|DS 19]]'' modeloa) oso bestelakoa, azken horrek oso diseinu berritzailea baitzuen. Beste modelo aipagarriak izan ziren 1970eko hamarraldiko ''CX'' edo 1990eko hamarraldiko ''XM''. Modelo modernoen artean emaitza onenak eman dituen automobila 1986ko ''[[Citroën AX|AX]]'' txikia izan da.
 
1974an, elkartearen arazo ekonomikoak zirela eta, [[Peugeot]] etxearekin bat egin zuen, eta PSA taldea osatu zuten. Gaur egun talde horretako automobilek teknika-soluzio berritzaileak erabili ohi dituzte, eta sortu dituzten [[diesel]] motorrek ospe handia izan dute.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
[[Kategoria:AutomobilCitroën| enpresak]]
[[Kategoria:Frantziako enpresak]]
 
[[af:Citroën]]
154.717

edits