Rock and roll: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.6.5) (robota Erantsia: bar:Rock 'n' Roll
Assar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Rock and rolla''' (sarritan ''rock & roll'' edo ''rock 'n' roll'' ere idazten da, ingelesetik: ''rock'', "kulunkatu" eta ''roll'', "biratu") [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] 1940eko hamarkadaren amaieran eta 1950eko hasieran sortu zen musika herrikoi mota bat da. Haren jatorria [[blues]] afroamerikarraren, [[country]] musikaren, [[jazz]]aren eta [[gospel]] musikaren nahastean dago. Rock and rollaren elementuak jadanik 1030eko hamarkadako country abestietan eta 1920ko blues diskoetan aurki daitezke, baina izena ez zuen eskuratu 1950eko hamarkadara arte.
[[Fitxategi:Muguruza.jpg|thumb|right|250px|Nirvana (musika taldea)|[[Fermin Muguruza]] kontzertu batean.]]
'''Rock and Rolla''' [[XX. mendea|XX. mendeko]] bigarren erdian sortutako [[musika]] mota da. Ahots-melodia, [[gitarra elektrikoa]]k, [[baxua]]k eta normalean erritmo markatuko [[bateria (musika)|bateria]] dira genero hau eratzeko jogailu arruntak. [[Teklatua]]k eta [[sintetizatzailea]]k ohikokak dira rock musikaren hainbat azpigenerotan, baita haize-instrumentuak rockaren lehen urteetan. Rock musika estiloa oso zabala da, eta muga lausoak ditu. [[Soul]] edo [[funk]] generoak ere batzuetan lotzen zaizkio rockari. Rock and Roll hitza genero honen hasierako musikari bakarrik deitzen zaio, [[Rock]] hitzarekin genero musikalaren historia guztiari deitzen zaiolarik.
 
Sarritan ''rock and roll'' terminoa [[rock]] hitzaren sinonimo gisa erabiltzen da. Hala ere, zentzu hertsian rock and rollak bere ezaugarri propioak ditu, rockaren beste estilo batzuetatik bereizten dituena.
Izena dagokionari, ''Alan Freed'', [[Cleveland]]eko irrati bateko [[disc jockey]]-a, izan zen Rock and Roll hitza lehen erabili zuena.
 
== Jatorria ==
[[Fitxategi:Elvis Presley 1970.jpg|thumb|right|200px|Elvis Presley 1970ean.]]
Musika kultura ezberdinen bategitetik sortu zen rock and rolla. Trukean, rockak kultura horien gainean bere eragina ere izan du, gaur egun rock musika garatzen duen hartu-emaneko prozesua sortuz. [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetan]] jaioa, berehala hedatu zen mundura. Arrakastak rock and rollaren definizioa ere zabaldu eta lausotu zuen.
 
Ameriketako Estatu Batuetan [[1950eko hamarkada]]ren erdian jaio zen rock 'n' rolla. [[Chuck Berry]], [[Little Richard]], [[Bo Diddley]] edo [[Fats Domino]] artista beltzek beltzentzat jotzen zuten. Arraza auzia oso markaturik zegoen garaiko dantzalekuetan eta agintari batzuen buruetan.
 
Rock and rollaren onarpen [[Britania Handia]]n genero berriaren gaineko zaletasuna piztu zen, eta artista propioak sortzen hasi ziren. Geroago [[The Beatles]]era laburtzekoa zen izena, [[1960]]an ''The Fabulous Silver Beatles'' zen, Buddy Hollyri egindako omenaldia.
 
=== Surf musika ===
[[Rockabilly]] soinua [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] mendebaldera hedatu zen, ia-ia instrumentu hutsezko surf musika sortuz, surf kultura rock and roll kulturaren aurkaritzat jotzen bazen ere. [[Dick Dale]] edo [[The Surfaris]] gisako musika taldeek erritmoa bizkortu, perkusioa berritu, eta gitarra elektrikoen soinuak prozesatu zituzten. Beste talde batzuek, hala nola [[The Beach Boys]], [[Mr. Shears and the Wavettes]] edo [[Jand and Dean]], berriro erritmoak moteldu zituzten. Ahots harmoniak gehituta, [[California Sound]] deritzona sortu zuten.
 
== Rocka Britania Handian ==
Jazz mugimenduak blues musikariak erakarri zituen [[Britania Handia|Britania Handira]]. [[Lonni Donengan]]en [[1955]]eko “Rock Island Line” kantak eragin handia izan zuen, eta talde andana sortu ziren irla osoan, tartean [[John Lennon]]en The Quarry Men, [[1957]]ko [[The Beatles]]en aurrekaria. Arraza oztoporik gabe, Britania Handian rock and roll mugimendu ederra garatu zen.
 
[[Cliff Richard]]ek lortu zuen rock ‘n’ roll britaniarraren lehen arrakasta “Move it” kantarekin. Rock ‘n’ rolla pop arinean eta baladetan galtzen ari zela, rock talde britaniarrek amerikar zuriek baino sutsuago jotzen zuten. [[1962]]rako, Britania Handiko rock eszena abiaturik zegoen. [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] soul, rhythm and blues edo surf musikaren eragina zabala zen oso. Baina euren rock sormenak tartekatzen hasi ziren, gero eta musika konplexuagorekin.
 
[[The Beatles]]ek irudi, musikagintza eta nortasunaren nahasmen erakargarria bildu zuen. [[1962]]rako [[Rolling Stones]], [[The Animals]] eta [[The Yardbirds]]ekin batera, blues musikaren eragina erakusten zutenetako bat zen. 1964rako, The Kinks, eta geroago The Who, Mod estiloaren irudia ziren. Hamarkadaren bukaerako, rock talde britaniarrak drogen azpikulturako psikodelia musikaren generoetan aurrerapausoak ematen hasi ziren.
 
Britania Handiko arrakastaren ondoren, AEBetan zehar tamaina handiko bira prestatu zuten [[The Beatles]]ek, Beatlemania izeneko zoratzeko moduko zaletasuna ezezaguna sortuz. Horren ildoan, beste talde britaniarrek ere AEBetara jauzi zuten, batik bat [[Rolling Stones]], [[The Animals]] eta [[The Yardbirds]].
 
=== 1960etako garage rocka ===
Inbasio britaniar horrek tokian tokiko eszenatokietan eta grabaketa merkeetan jotzen zuten imitatzaile andana sortu zituzten. Geroago, mugimendu hau [[garage rock]]a deitzekoa zen. Generoko talde hoberenetakoak [[The Sonics]], [[? & the Mysterians]], edo [[The Standells]] ziren.
 
== Azpikultura baten garapena (1963-1974) ==
1950eko hamarkadaren bukaeran bai AEBetan bai Britania Handian gerra kontrako mugimenduak (batez ere [[bonba nuklear]]raren aurkako) sortu ziren. Bien kasutan, jazz eszenarekin eta folk mugimenduarekin harremanetan zeuden.
 
=== Bob Dylan eta folk rocka ===
Folk eszenak lotura estuak zituen [[Britania Handia]] eta [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBen]] artean. Bietan bazeuden jogailu akustikoak, kanta tradizionalak eta mezu soziala zuten blues musika gustoko zituzten folk zaleak. [[Woody Guthrie]] aitzindaria izanda, [[Bob Dylan]] mugimenduaren bihotza bilakatu zen. ''Blowin’in the Wind'' edo ''Master of War'' abestiak “protesta kantak” zalego zabalagoari iritsi ziren.
 
[[The Byrds]]ek ere, ''Mr. Tambourine Man'' gisako abestiarekin, [[folk rock]]a (baita [[psikodelia rock]]a ere) garatzeko lagundu zuten. [[Neil Young]]en sormen lirikoek eta gitarra elektrikoen mugimenduek folk rockaren aldaera sortu zuten. [[Simon & Garfunkel]], [[The Mamas & the Papas]], [[Joni Mitchel]] edo [[The Band]] dira beste folk rock artista nabarmenak.
 
=== Psikodelia rocka ===
Psikodelia folk eszenan hasi zen. [[Holy Modal Rounders]]ek izena sortu zuten [[1964]]an. Estiloa [[Vietnamgo gerra]]ren oposizioarekin lotu zen.
 
[[Britania Handia]]n, [[Pink Floyd]]ek underground kulturan [[1965]]etik garatu zen psikodelia. [[Soft Machine]] taldea [[1966]]an osatu zen. [[Donovan]]en ''Sunshine Superman'' aurreneko psikodeliaren arrakasta izan zen. [[The Beatles]]en [[1966]]ko ''Revolver'' albumen ''Tomorrow Never Knows'' eta ''Yellow Submarine'' psikodelia abestiak badaude. [[The Beach Boys]]ek ''Pet Sounds'' kaleratu zuten [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetan]].
 
1967ko urtarrilean The Doorsen lehen diskoa plazaratu zen. Urte horretan beste talde aitzindari batzuek berea atera zuten: The Beatlesen Sgt. Pepper’s Lonely Hearts Club Band ekainean, eta urtearen bukaerako [[Pink Floyd]]en ''The Piper at the Gates of Dawn'' zein [[Cream]]en ''Disraeli Gears''.
 
=== Progressive rocka ===
Rocka gitarra-baxua-bateria hirukotetik haratago joan zen. Lehen, talde batzuek saxofoiak eta teklatuak erabili bazituzten ere, orain [[The Beach Boys]]ek eta [[The Beatles]]ek (eta haien lidergopean beste askok) instrumentu berriekin jotzen zuten, batzuetan haize arloarekin, korda arloarekin zein orkestra osoarekin. Abestiak hiru minutu baino luzeago irauten hasi ziren. Garai batean jazzari edo orkestratutako pop musikari mugaturik zegoen egitura konplexuak gero eta gehiagotan entzuten ziren.
 
Musika klasikoa, elektronikoa, experimentala nahiz jazza nahastuta, [[progressive rock]]a (edo [[Alemania]]ko eran krautrocka) deitutakoa sortu zen. Progressive rocka garbia eta polita edota atonala eta kakofonikoa izan zitekeen, konplexua edo minimalista, eta askotan kanta berean. Batzuetan rocktzat hartzea ere zaila zen. Generoko talde nagusiak [[Electric Light Orchestra]], [[Pavlov’s Dog]], [[King Crimson]], [[Caravan]], [[Jethro Tull]], [[Genesis]], [[Gentle Giant]], [[The Nice]], [[Yes]], [[Gong]], [[Emerson]], [[Lake & Palmer]], [[Soft Machine]], [[Steve Hillage]], [[Barclay James Harvest]], [[Magma]], [[Camel]], [[Can]], [[Pink Floyd]], [[Rush]], [[Faust]] edo [[Dream Theater]].
 
=== Heavy metalaren jaiotza ===
{{Sakontzeko|Heavy metal}}
[[Britania Handia|Britania Handiko]] bigarren olatu batek ospea erdietsi zuen garai honetan. [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] [[blues musika]] zuten oinarri, baina emanaldiek era ikusgarria eta handikoia hartu zuten. [[Cream]], [[Led Zeppelin]], [[Deep Purple]] edo [[Black Sabbath]] dira blues rock gogor horren aurreko ereduak. Guztiek eragin handia izan zuten [[heavy metal]] deitzekoa zenaren gainean.
 
 
== 1970eko hamarkadako generoak ==
=== Arena rocka ===
[[The Beatles]], [[The Rolling Stones]] edo [[The Who]] gisako taldeak zuzeneko emanaldietarako estadioak (arena izena dute [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetan]]) erabiltzen hasi ziren publikoa hain jendetsua zen eta. [[Heavy metal]] eta [[progressive rock]]aren ospea handitu ahala diskoen salmentak igo ziren. Entretenimendu konpainiek [[Queen]], [[Pink Floyd]], [[Genesis]], eta geroago [[Boston (musika taldea)|Boston]], [[Styx]], [[Foreigner]] eta [[Journey]] bezalako musika taldeak arena rockaren labelpean jarri zituzten. Arena rock mugimendua hurrengo hamarkadetako [[power pop]]aren aurrekaria bihurtzekoa zen.
 
=== Soft rocka ===
Rock musikak soft rock (edo rock biguna) garaia ere bazuen. [[The Partridge Family]], [[The Cowsills]], [[The Osmonds]] edo [[The Archies]] ziren horrelako taldeetako batzuk. Beste talde batzuek, -[[Manilow]], [[Olivia Newton-John]], [[Eric Carmen]], [[Bread]], [[The Carpenters]], [[Electric Light Orchestra]] eta [[England Dan & John Ford Coley]] besteak beste- orkestrazio handiagoa gehitu zuten. Soft rockean sartzekoak diren beste artista etzutetsuak [[Neil Diamond]] eta [[Barbra Streisand]] dira.
 
=== Hard rockaren sorrera ===
Bitartean, [[Queen]], [[Led Zeppelin]], [[Black Sabbath]], [[AC/DC]], [[Aerosmith]], [[REO Speedwagon]], ZZ [[Top]], [[Van Halen]], [[Golden Earring]], [[The Rolling Stones]] edo [[Peter Frampton]] gisako artistak AM irratietan batik bat entzuten ziren.
 
== Disco, punk eta New Wave (1973-1981) ==
=== Disco ===
[[Funk]] musika [[1970eko hamarkada]]ren hasieran rock and rollaren eszenaren zati bat izan arren, aiseago dantzatzekoa zen erritmoa eta kanta errazagoak garatu zituen. [[Donna Summer]], [[K.C. and the Sunshine Band]], [[MFSB]], [[The Three Degrees]], [[The O’Jays]], [[Barry White]], [[Gloria Gaynor]], [[CHIC]] edo [[The Trammps]] bezalako taldeek disco estiloa osatu zuten. Bat-batean, disco erritmo dantzagarria zeukaten abesti andanak arrakasta lortu zuten, eta dantzalekuak –horren aurretik [[Europa]]ko fenomenoa- [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetan]] zehar hedatu ziren. Famatuena [[New York]]eko [[Studio 54]] izan zen, herrialdean eredua ezarri baitzuen.
 
[[Disco]] estilori gehien lotzen zaion taldea [[The Bee Gees]] da. ''Saturday Night Fever'' filmarentzat egindako musikak garaiko zenita markatu zuen. [[The Rolling Stones]], [[Rod Stewart]], [[Queen]] edo [[The Grateful Dead]] gisako korrente nagusiko taldeek discoaren erritmoa bereganatu zuten, modarekin bat egiteko nahian.
 
Generoaren ospeaz baliatuta, talde gehiegi uztartu zuten euren burua disco musikarekin. Bataz beste, musika horren kalitatea amildu zen. Hamarkadaren bukaerako, discoaren kontrako mugimendua sortu zen. Haren ospea galduta ere, soinu dantzagarriak iraun zuen. [[Disco]] musika, bere eran, gaur egun ezagutzen dugun [[hip hop]] musika (edo rap musika) eragin zuen.
 
=== Punk musika ===
{{Sakontzeko|Punk}}
 
[[Disco]]aren soinu ekoiztuegiaren zein [[progressive rock]]aren saldukeriaen ([[arena rock]]a hain zuzen ere) aurka sortu zen [[punk]]a. [[Garage rock]]aren etikari zor handia dio [[punk]]a;: musika ezagupen altuak ez ziren beharrezkoak, eta hiru akordeak ezagututa, aise jotzen zen punk. Haietako talde frankok gizartearen gehiengoa astindu nahi zuen. Haien ustez, arbuiatzen zuten disco kultura irribarretsua eta biguna [[1960ko hamarkada]]ko “peace and love” (bake eta amodioa) iraultzaren ondorioa zen.
 
[[Richar Hell]], [[Television]], [[Patti Smith]], [[The Ramones]], [[Talking Heads]] eta beste punk talde batzuk eszenatokira igo ziren eta musika eraberritu zuten. Baina punka estetika mugimendua baino gehiago izan zen. [[The Ramones]] talde eredugarriaren oldarkeria apolitikoa bazen ere, mugimendu intelektuala zen.
 
[[Ingalaterra]]n [[The Sex Pistols]]ek ezarri zuten [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetakoa]] baino bortitzagoa zen eredua. Izenak ere ezohikoak ziren: Johnny Rotten (Johnny Ustela) eta Sid Vicious (Sid Biziotsua). Britania Handiko establisment delakoaren kontra aritu ziren buru belarri, “Anarchy in the U.K.” eta “God Save the Queen” (“Anarkia Britania Handian” eta “Jainkoak erregina salba dezan” –Ingalaterrako hereserkiaren izena) kantek erakusten duten bezala. [[The Sex Pistols]]ek [[The Clash]] gisako talde politikoei bidea solatu zieten. [[The Clash]]en ikusmoldea hain nihilista ez zen, baina bai idealistagoa eta zabalki politikoagoa.
 
=== New Wave eta post-punka ===
Arte ukitua zuten talde irakurriagoak, [[Talking Heads]] eta [[Devo]] gisakoak, [[punk]] eszenan sartzearekin batera, arte eta unibertsitate munduko jendea erakarri zuen punkak. [[New Wave]] izena eman zieten hain punkak ez ziren talde haiei.
 
[[Punk]]a mugimendu soziala bazen ere, salmentaren aldetik edo korronte nagusiko irratsaioetan arreta eskasa bereganatu zuen. [[Disco]]a eta album formako rocka estilo nagusiak izaten ziren. Diskoetxeko exekutiboak, punkak liluratuta ere, [[New Wave]] errazagoaren ahalmenaz ohartu ziren. Estilo honekin lotura txikiena zeukan edozein taldea kontratatu nahian, [[The Cars]] edo [[The Go-Go’s]] gisako pop taldeak New Wave arropaz jantzi zituzten. Beste talde batzuek, [[The Police]]k edo [[The Pretenders]]ek bezala, New Waven hasita, karrera luzea eta arrakastatsua erdietsi zuten.
 
[[1982]] eta [[1985]] bitartean, [[New Wave]]k bide erromantikora jo zuen, [[Kraftwerk]]ek eta [[Gary Numan]]ek eraginda. [[Depeche mode]], [[Duran Duran]], [[Erasure]], [[A Flock of Seagulls]], [[Psychedelic Furs]], [[Talk Talk]] eta [[Eurythmics]] izan ziren horietako talde batzuk. Sintetizatzailea izan zen garaiko jogailu nagusia, eta talde batzuentzat, bakarra.
 
[[Ingalaterra]]n, [[punk]]ak [[post-punk]]a eragin zuen. [[New Wave]] izena ere ematen bazaion arren, post-punka ausartagoa eta artistikoagoa zen. [[1978]]an, [[The Sex Pistols]]en John Lydon (Johnny Rotten) abeslari ohiaren [[Public Image Ltd.]] taldeak eman zion hasiera mugimenduari. [[Joy Division]], [[Siouxsie & the Banshees]], [[The Fall]], [[Gang of Four]] edo [[Echo & the Bunnymen]] gisako taldeek berehala egin zuten bat. Hala ere, post-punkean sortu zen talderik arrakastatsuena [[Irlanda]]ko [[U2]] izan zen. Hamarkadaren bukaerako munduko talde handienetakoa zen.
 
== Rockaren aniztasuna 1980ko hamarkadan ==
[[1980ko hamarkada]]n, rockaren era berriak sortu ziren: [[Britania Handia]]n [[heavy metal]]aren New Wave korrontea, esaterako. Eddie Van Halenek rock gitarrari soinu berriak atera zizkion. [[Van Halen]]en David Lee Rothek zein [[Queen]]en [[Freddie Mercury]]k abeslariaren papera arte mailara igo zuten. Aldi berean, New Wave-pop taldeek ospetsu jarraitu zuten. [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] rock bihotzak zale andana bereganatu zuen, [[Bruce Springsteen]] eta [[Bob Seger]]en kasuek erakusten duten bezala. Mundu osoko [[folk]] musika rock and rollarekin nahastu zen, Paul Simon eta Peter Gabrielek zabaldutako bideari jarraiki.
 
=== Hard rocka eta glam metala ===
[[1970eko hamarkada]]ren bukaera arte, heavy metala ilunpean zegoen. [[Hard rock]] talde gutxik, [[Queen]], [[AC/DC]], [[Led Zeppelin]] edo [[Aerosmith]]en kasuetan bezala, zalego ederra lortu zuten. Alabaina, musika kritikariek generoa arbuiatzen zuten, eta ohiko entzuleek beste estiloak hobesten zituzten, hard rocka arrarotzat jotzen zutelako.
 
Hala ere, [[1978]]an, [[Van Halen]]en izen bereko estreinako diskoak egoera irauli zuen. Energia handiko rockaren garaia sortu zen. [[1980ko hamarkada]]ko rock generorik arrakastatsuena [[glam metal]]a izan zen. [[Aerosmith]], [[The Sweet]], [[Deep Purple]] edo [[Black Sabbath]] gisako taldeetan oinarrituta, [[Mötley Crüe]], [[W.A.S.P.]] edo [[Ratt]] moduko taldeek, haien bizitzeko era, hilea, makilajea eta janzkera zirela-eta, ospea lortu zuten. Kantak olkarkorrak ziren, sexuan, zurrutean, drogetan-eta oinarriutako letrekin.
 
Hamarkadaren erdirako, [[glam metal]] orok bi kanta nagusi zituen. Bata hard rockaren moduko hereserkia, eta, bestea, balada bat, erritmo motelagokoa, baina taldearen gainerako kanten bezain boteretsua eta ozena.
 
[[1987]]an, [[glam metal]]aren bilakaerak estiloa eraberritu zuen betiko, [[L.A. Guns]], [[Faster Pussycat]], eta, batez ere, [[Guns ‘n’ Roses]]ek eraginda. ''Appetite for Destruction'' euren estreinako albumez geroztik talde arrakastatsua bihurtu zen. [[Glam metal]]aren desagerralira arte ([[1990eko hamarkada]]ren hasieran) [[Guns ‘n’ Roses]]ek [[hard rock]]aren eredua ezarri zuten, eta [[punk]] zein [[blues]]en eragina gehitu zion.
 
=== Alternative musika eta indie mugimendua ===
{{Sakontzeko|Alternative rock}}
Alternative musika (musika alternatiboa) [[1980ko hamarkada]]ren hasieran sortu zen musika korronte nagusitik kanpo geratzen ziren taldeak sailkatzeko. Alternative labela zeukaten taldeak ez ziren irrati nagusietan entzuteko errazak. Hala ere, [[punk]]ari zorrak batzen zuen estiloa. Hamarkada horretako talde garrantzitsuak [[R.E.M (musika taldea)|R.E.M]], [[Sonic Youth]], [[The Smiths]], [[Pixies]], [[Hüsker Dü]], [[The Cure]] –besteak beste- izaten ziren.
 
Diskoetxe independientetan mugatuta, underground musika korronte ederra sortu zen irrati eta aldizkari independienteei nahiz ahoz ahoko berriei esker. Salmenten aldetik inork emaitza izugarririk lortu ez arren, hurrengo belaunaldiarenganako eragina erabakigarria izan zen. Hurrengo hamarkadan [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetan]] [[grunge]]ak eta [[Ingalaterra]]n [[Britpop]]ak erdietsitako arrakastak alternative musika korronte nagusira eraman zuten.
 
== Alternatiboa nagusi bihurtuta (1990eko hamarkada) ==
=== Grungea ===
{{Sakontzeko|Grunge}}
[[1980ko hamarkada]]ren bukaerako, [[hard rock]]a eta [[glam metal]]a nagusitzen ziren rock irratietan. [[MTV]]ren etorrerak estiloa edukia baino garrantzitsuago zenaren pertzepzioa ekarri zuen. Horren desatseginez, musikari gazteek [[glam metal]] zein [[arena rock]]aren kontra jo zuten, amorruak eramandako musika sortuz. [[Seattle]] hiria izan zen grunge izeneko estilo honen habia.
 
[[Punk]]a eta [[garage rock]]a eragin handia izan zuten [[Mudhoney]] eta [[Nirvana (musika taldea)|Nirvana]] gisako [[grunge]] taldeengan. [[Alice in Chains]] eta [[Soundgardenen]]gan, aldiz, aurreko [[heavy metal]]ak eragin zuen. [[Grunge]]a [[Seattle]] inguruetako fenomenoa zen harik eta [[Nirvana (musika taldea)|Nirvanaren]] ''[[Nevermind]]'' diskoak sortu zuen lurrikara arte ([[1991]]). Melodikoxeagoa eta ekoizpenaren aldetik osatuagoa, [[Nirvana (musika taldea)|Nirvana]] egunetik egunera eta munduan zehar arrakasta bihurtu zen. Haren aldean, gainerako estiloek zaharkituta ziruditen. [[Guns ‘n’ Roses]]en ''Use Your Illusion I'' eta ''II'' album bikoitzaren ostean ([[1991]]), [[hard rock]] experimentala korronte nagusitik erori zen erabat.
 
Rock zuzenagoaren gogoa betetzerakoan, [[Nirvana (musika taldea)|Nirvana]], [[Pearl Jam]], [[Stone Temple Pilots]] edo [[Soundgarden]] gisako taldeei ateak ireki zizkien. [[Pearl Jam]]ek maila handiko arrakasta lortu zuen hasiera-hasieratik. Nolanahi ere, bigarren diskoaren ondoren, muzin egin zioten [[MTV]] eta Ticketmaster konpainiarekin promozionatzeari eta saltzeari.
 
[[Grunge]]aren eragina zabala izan zen geografiari eta musikari zegokienez. Rock nagusiarekiko sentipen bera zeukaten orok euren estiloa entzuteko prest zegoen diskoetxeak eta zalegoak aurkitu zituzten bat batean.
 
Hiru urtetan [[grunge]]a eta haren taldeak XX. mendeko ospetsuenetakoak bilakatu ziren. [[1991]]n, [[Nirvana (musika taldea)|Nirvanaren]] ''[[Nevermind]]'' eta [[Pearl Jam]]en ''[[Ten]]'' diskoak grungea piztu zuten. [[1992]], [[Alice in Chains]]ek ''[[Dirt]]'' kaleratu zuen, eta generoa are ospetsuago bihurtu zen. Hala ere, [[1994]]ko apirilean, [[grunge]]aren eszena astindurik suertatu zen Nirvanaren [[Kurt Cobain]]en heriotza (batzuen ustez, suizidioa) zela eta. [[Soundgarden]]ek eta [[Alice in Chains]]ek hurrengo urteetan plazaratutako albumak arrakastatsuak izan arren, [[1996]]rako [[grunge]]aren garaia bukatzen ari zen.
 
=== Britpopa ===
[[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako]] [[grungea]], post-grungea eta [[hip-hop]]a gorabehera, [[Britania Handia]]n [[1960ko hamarkada]]ren musika berpiztu zen 1990ekoan, [[Suede]], [[Oasis]], [[The Verve]], [[Radiohead]], [[Pulp (musika taldea)|Pulp]] eta [[Blur]] gisako taldeen eskutik. [[1980ko hamarkada]]ko underground britaniarraren hamaika estilotik zein [[The Beatles]]engadik zein [[glam metal]]atik eraginak elkartu eta batu zituzten [[Britpop]] izeneko mugimendu horretan.
 
Garai batean, [[Oasis]] eta [[Blur]]en arteko lehiak [[The Beatles]] eta [[Rolling Stones]]en artekoa zirudien. [[Blur]] bezalako taldeek [[Small Faces]] edo [[The Kinks]]en bideari jarraitu nahi zioten bitartean, [[Oasis]]ek [[Rolling Stones]]en portaera [[The Beatles]]en melodiarekin nahasten zuen. [[The Verve]] eta [[Radiohead]]en beste eragin bat [[Elvis Costello]], [[Pink Floyd]] edo [[R.E.M (musika taldea)|R.E.M.]] izan zen. Hala nabaritzen da [[Radiohead]]en albumik ezagunena, ''[[OK Computer]]'' izenekoan.
 
[[Oasis]]i “munduko talde nagusia” titulua eman zioten, 14 milioi kopia saldu baitziren munduan zehar. Alabaina, euren ospea urrituz joan zen barne hausturak eta era guztietako polemikak areagotu ahala. [[The Verve]] desegin zen barneko tirabirak zela kausa. [[Radiohead]], berriz, ikerketa elektronikoan murgildu dira azken disketan, eta arrakastari eutsi ahal izan diote.
 
=== Indie rocka ===
[[1990eko hamarkada]]ren erdirako, “alternative” musika jatorrizko esanahiatik urrun samar zegoen, rock irratiek eta zaleek gero eta gehiago sal-erosten zutelako. [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetan]], hamarkadaren amaierako [[hip hop]] musikak [[alternative rock]]aren lekua hartu zuen. Geratzen zen tokian, [[pop-punk]]a eta garbitutako grungea ziren rock forma nagusiak.
 
Halabeharrez edo hala erabakita korronte nagusitik at zegoena [[indie rock]]aren barnan sartu zen. Artista horiek euren musikan eta karreran kontrol osoa nahi zuten. Horretarako, batzuetan diskoetxeak propio osatzen zituzten. Promoziorako, ahoz aho hedatutako biretan edota irrati independienteetan konfiatzen ziren. Etikak esiloak baino batuta, indie rockak azpigenero franko ditu: [[grunge]]ak eragindakoak [[Superchunk]] bezala, [[Pavement]] gisako talde experimentalak, edo [[Ani DiFranco]] moduko [[punk-folk]] abeslariak.
 
Herrialde askotan badago indie eszena zabala, talde komertzialek baino ospe txikiagokoak noski. Herrialdearen barnan badute arrakasta nahikoa, baino erabat ezezagunak mugetik kanpo.
 
=== Stoner rocka ===
[[Psikodelia rock]]ak eta aurreko [[heavy metal]]aren egiturak eraginda, [[stoner rock]]a [[1980ko hamarkada]]ren bukaeran sortu zen, [[Kyuss]], [[Fu Manchu (musika taldea)|Fu Manchu]], [[Nebula]] edo [[Queens of the Stone Age]] gisako taldeen eskutik. Anplifikatzaileak distortsionatuta, stoner rocka [[LSD]]ren bidaiaren edo [[marihuana]] erretzearen eskarmentua imitatzen saiatzen da. Stoner rock talde frankok 20 minutu baino luzeagoko kantak dituzte, zeinetan emozioa, abiadura eta estiloa uste baino aldakorragoa den. Stoner rocka korronte independientean sailkatzen bada ere, salbuespenak badira, nagusiak [[Kyuss]] eta [[Queens of the Stone]] Age.
 
== Post-grungea eta pop-punka (1995-2000) ==
[[Fitxategi:Green Day in concert.jpg|thumb|right|200px|Green Day kontzertu batean.]]
[[Kurt Cobain]]en heriotzarekin batera, rock and rollak aurpegi, soinu eta estilo berria bilatu zuen. [[Grunge]]aren gainbeherak [[alternative rock]] taldeen bigarren olatua etortzea ahalbidetu zuen: [[Green Day]], [[The Offspring]], [[Foo Fighters]], [[Radiohead]], [[Creed]], [[311 (musika taldea)|311]] edo [[Rage Against the Machine]].
 
[[1995]]ean, [[Kanada]]ko [[Alanis Morissette]] [[pop]] artistak ''Jagged Little Pill'' kaleratu zuen, eskarmentu gordineko letrak zituen diskoa. Honela, grungean hain ohikoa zen introspekzioa korronte nagusira iritsi zen. Emakumezko artistak ere nabariagoak izan ziren horren harira.
 
Hamarkadaren amaieran, [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako]] diskoetxe eta irrati konpainiak konglomeratuetan batu egin ziren. Horren ondorioz, musika homogeneoagoa da. [[Green Day]] eta [[Blink 182]] gisako taldeek pop-punkaren eredua ezarri zuten. Aldi berean, [[nu metal]]a sortzen ari zen, [[Korn]]ek lehen diskoa [[1994]]an kaleratu arren. [[Grunge]]a, [[heavy metal]]a eta [[hip-hop]]a nahasturik, [[Linkin Park]], [[Deftones]], [[Static-X]], [[Disturbed]] eta [[Limp Bizkit]] moduko taldeek ospea lortu dute azken urteetan.
 
== Egungo rocka ==
[[2000ko hamarkada]]ren hasieran, [[Napster]] gisako artxiboak partekatzeko lanabesez baliatuta, lapurreta masiboaren aldarrikapenak musika industria astindu zuen.
 
Estiloei dagokienez, garage rockaren gaineko ospea berpiztu da. [[The White Stripes]], [[The Strokes]], [[Jet (musika taldea)|Jet]], [[The Vines]] edo [[The Hives]] gisako taldeek disko eta kanta arrakastatsueak plazaratu dituzte. Oinarrietara bueltatzen den rocka deitu zaio estilo honi, hare soinu gordina dela kausa.
 
[[Emo]] bezala ezagutzen den [[pop-punk]]a ere badago, izen horrekin denak bat etorri ez arren. Jim[[my Eat World]], [[Howthorne Heights]], [[Dashboard Confessional]] edo [[Taking Back Sunday]] dira sortu diren talde nagusietako batzuk. [[Punk]] bigunetik eta [[1980ko hamarkada]]ko [[alternative rock]]etik hartzen ditu influentziak.
 
Retro korronteak [[dance-rock]]aren berpizkundea eragin du. [[Franz Ferdinand (musika taldea)|Franz Ferdinand]], [[Hot Hot Heat]], [[The Killers]] edo [[The Bravery]] gisako taldeek post-punka eta erritmo elektronikoak nahasten dituzte.
 
Milurte berriko lehen hamarkadan [[hip-hop]] musikak gora egin du, batez ere [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]], [[50 cent]], [[Snoop Dogg]], [[Kanye West]], [[Nelly]], [[Eminem]] do [[Jay Z]] gisako artisten eskutik. Ikerketa batzuen arabera, AEBetako gazteen artean (18 eta 34 urte bitartekoan alegia) hip-hopa da musika generorik ospetsuena. [[Rhythm and blues]] generoa ere berpiztu da azken urte hauetan hip-hoparekin nahastu delako. Kasu askotan gainera, zaila da rhythm and blues edo hip-hopa bereiztea. [[Mariah Carey]] , [[Usher]] edo [[Alicia Keys]] izango lirateke rhythm and blueseko artista ospetsuenetakoak. Hala ere, Mariah Carey kenduta, ez hip-hopak ez rhythm and bluesak ez dute rockak adina disko saldu. Historiako disko salduenetako zerrendan agertzen diren gehienak, rock diskoak dira oraindik.
 
[[Europa]]n eta [[Australia]]n rock salmentak [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetan]] baino handiagoak dira gaur egun ere. [[Rap]]a eta [[hip-hop]]a ospetsuak badira ere, ez dute AEBetako nagusitasuna erdietsi. AEBetako talde askok, [[The White Stripes]]ek, [[The Killers]]ek edo [[The Strokes]]ek esaterako, [[Britania Handia]]n AEBetan baino arrakasta handiagoa lortu dute. Britania Handiko rock taldeak ([[The Libertines]], [[Franz Ferdinand (musika taldea)|Franz Ferdinand]], [[Coldplay]], [[Oasis]], [[Kaiser Chiefs]], [[Gorillaz]] eta [[Arctic Monkeys]] gisakoak) oraindik orain dira salduenak Britania Handian.
 
== Gizartearen gaineko eragina ==
Rock and rollaren eragina luzea da mundu osoko gizartean. Nabaritzen da modan, [[zinema]] estiloan, sexuaren inguruko jarreretan eta alkohola edo drogen erabilpenean eragina hain da zabala non rocka, musika generoa ez ezik, bizimodua ere baita askoren ustez. Gainera, rock musikari franko munduan zehar gurtzen dira, haien ospea hain handia da eta.
{{nabarmendutako artikulua}}
 
[[Kategoria:Rock musika]]