Donut: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
 
== Historia ==
Donutaren jatorriaren inguruan eztabaidak daude; hainbat historialariren arabera donutaren aurrendaria [[Europa|Europako]]ko iparraldeko jendeak asmatu zuen [[Erdi Aroa|Erdi Aroan]]n, baina ''doughnut'' terminoarekin gehien lotzen den bertsioak dio 1847an sortu zela Hanson Gregory izeneko marinel batek piperrontzi baten taparekin opil bat zulatu zuenean frijitzerakoan erdiguneko orea ondo ez egitearen arazoa konpontzearren <ref> "'''Old Salt' Doughnut hole inventor tells just how discovery was made and stomachs of earth saved." Special to'' The Washington Post.; The Washington Post ''(1877–1954), Washington, D.C.; Mar 26, 1916; pg. ES9''</ref>.
Orokorrean donuta ''oliebollen'' izeneko eguberrietako gozo holandarretik datorrela uste da, XVI. mendean holandarrek New Amsterdanera (gerora [[New York]] izango zena) ekarriko zutena eta ondorengo mendeetan garatuz gaur egun ezagutzen den donut bilakatuko zena.
 
== Deskribapena ==
Donut mota asko daude; batzuk kolore ezberdinetan glasatuta eta tarteka gainean konfiteak dituztela, beste batzuk [[marmelada]] edo arrautza-esnez beteta izaten dira. Hiru donut mota daude orokorrean: pastel gisakoak, legami edo altxagarriarekin hartzituak eta azkenik tradizionalak. Donut batek gutxi gora-behera 300 [[kaloria|kaloriako]]ko bataz bestekoa izan ohi du, eta 25g koipe.
 
Donutak bai arrautza gorringoarekin bai pastelerako orea bereziarekin egin daitezke. Arrautza gorringoarekin egiten direnak, %25 koipe izaten dute, eta pastel orearekin egiten direnak berriz %20. Pastel gisakoak direnak 90 segundotan egiten dira 190-198° inguruko tenperaturan, eta gorringozko orea dutenak ordea denbora gehixeago behar izaten dute, 150 segundo 182-190° inguruan. Pastel gisakoak direnak normalean 24 eta 28g artean pisatzen dute; gorringoa dutenak handiagoak izan ohi dira eta 38gko bataz besteko pisua dute.
17. lerroa:
Hainbat kasutan koipe hidrogenatuak izaten dituzte, eta ondorioz gozo honen kontsumoa dieta orekatu eta bizitza aktibo batekin batekin lagunduta joan beharko litzateke, eguneko 2000 kaloriako ahorakina mantendu ahal izateko.
 
Opil gozo hauek [[Estatu Batu|Estatu Batuetako]]etako gosarietako jaki ezagunenetarikoak dira. Gainera, zineak herrialde honetako poliziek gehien kontsumitzen duten gozo bezala azaltzen du donuta. Mendebaldeko kulturako beste herrialde askotan ezagunak badira ere, [[Estatu Batu|Estatu Batuetan]]etan edozein lekutan aurki ditzakegu, bilera aretoetatik hasita nekazariaren sukalderaino. Gozogintzako produktu honen inguruan frankizien industria handia sortu da, zeinen artean hedatuenak ''Dunkin' Donuts'', ''Baskin Robbins'', ''Krispy Kreme'' eta ''Winchell's Donuts'' diren.