Sudan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
40. lerroa:
| oharrak =
}}
{{Beste erabilpenak|herrialdeari|Afrikako eskualdea|Sudan (eskualdea)}}
'''Sudan''' [[Afrika]] ipar-ekialdeako estatua da, zati batean [[Itsaso Gorria]]ren ertzean kokatua. Mugakide ditu [[Egipto]] iparraldean, [[Eritrea]] eta [[Etiopia]] ekialdean, [[Hego Sudan]] hegoaldean, [[Afrika Erdiko Errepublika]] hego-mendebaldean, [[Txad]] mendebaldean eta [[Libia]] ipar-mendebaldean. Bi hizkuntza ofizialak [[arabiera]] eta [[ingeles]]a dira, nahiz eta beste hainbat hizkuntzak estatus babestua ere izan, hala nola dinka, peul eta nuer hizkuntzak. Izena [[arabiera]]zko ''Bilad as-sudan'' esapidetik datorkio, hau da, "''Beltzen herria''".
 
56 ⟶ 57 lerroa:
 
== Historia ==
Antzina, Nilo ibiaren aldamenetako zibilizazioak [[Egipto]]koaren eragin handia izan zuen [[Nubia]]n (gaur egungo Sudan). Izan ere, [[K. a. 2. milurtekoa|K. a. 2000. urte]] inguruan egiptoarrek Nubiako iparraldea konkistatu zuten, eta Nubiako kulturak Egiptokoaren ezaugarri asko hartu zituen. [[K. a. 800]]. urte inguruan erreinu burujabea zen Nubia; [[Napata]] eta, geroago, [[Meroe]] izan zituen hiriburuak. Meroeko erregeetako batek, [[Xabaka]]k hain zuzen ere, Egipto konkistatu eta [[XXV. dinastia]] sortu zuen (K. a. 715-656). Baina K. o. [[350]]. urte inguruan, [[Aksum Erresuma]] erreinukoko etiopiarrek Meroe suntsitu zuten. K. o. [[VI. mende]]an zehar, kristau misiolariak sartu ziren Nubian, eta kristau erlijioa zabaldu zuten Meroekoaren ondoren sortu ziren erreinuen artean (iparraldeko [[Dongola]] eta hegoaldeko [[Aloa]]). 640. urte inguruan, arabiarrek Egipto menderatu zutenean, bi erreinu horiek gainerako kristau herrialdeetatik bereziak geratu ziren. Egiptoarrek eta Dongola erreinuko erregeak hitzarmen bat egin zuten, sei mendeetan iraun zuena. [[XII. mende]]tik aurrera, Egiptoko hegoaldeko arabiar nomadak Sudango iparraldean kokatu ziren, eta pixkana, kristau erreinuak menderatu zituzten. Baina, Aloako erreinua, [[XVI. mende]]a arte ez zen [[islam]]era bihurtu. Geroago esklaboen salerosketa bultzatu zuen.
 
=== XIX. mendea ===