Claude Joseph Vernet: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
43. lerroa:
[[Fitxategi:Vernet-port-Bayonne.jpg|thumb|right|240px|'''Vernetek''' margotutako [[Baionako portua|Baionako portuko]] ikuspegia.]]
=== Baionako portua ===
Margoztu zituen [[portu]]en artean [[Baionako portua|Baionakoa]] dago. [[Lapurdi]]ko hiriburura [[1759]]ko [[uztailaren 7]]an heldu zen eta [[1761]]eko [[ekainaren 20]]a arte egon zen; Émilie alaba Baionan jaio zen<ref>[http://www.over-blog.com/Joseph_Vernet_biographie-1095204432-art84923.html Biografia, Over-blog.com.]</ref>. '''Vernetek''' bi margolan egin zituen, ''Le port de Bayonne'' eta ''Vue de la ville et du port de Bayonne. Prise de l'allée de Boufflers près de la porte Mousserole''<ref>''Mousserole'' idatzi zuen; egun ''Mousserolles'' edo Mosoeleta izena daramana.</ref><ref>[http://historic-marine-france.com/gravures/vernet-ports.htm Historic-marine-france.com.]</ref>. Bitxia da artistak ez zuela [[Luis XV.a Frantziakoa|Luis XV.aren]] enkargua bete, erregeak koadro bakarrean [[kortsario]]ak eta harrapatutako itsasontziak agertzeko eskatu ziolako baina Vernetek bi egin bazituen ere bakarrean ere ez dira kortsarioak agertzen, ezagutzen ez diren arrazoiengatik; [[Aturri]]ko barra eta itsasoa furian agertzeko ere esan zitzaion eta margolariak ez zituen aintzat hartu; hiria izan zuen ardatz, batean erregearekiko lotura eta boterea adierazten dituen ziudadela eta bestean hiria merkataritza eta trukeetarako leku paregabea dela ateratzen dira azpimarratuak<ref>''Euskaltzaindian sartze-mintzaldia: Baionan'', [[Xarles Bidegain]], ''Euskera'' 2010, 55, 3. 1.099-1.100.or.</ref>.
 
Vernetek Baionako portuaz egin zituen margolanez [[Denis Diderot]]ek laudorioak egin zituen; aldiz, erretaula ilunegiak atera zitzaizkiola kritikatu zuen eta arrats hondarreko Baiona hori islatzea ez zela hautu ona iritzi zion.
 
=== Galeria ===