Tuareg: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
13. lerroa:
|harremana=
}}
'''Tuareg herria''' [[berbere hizkuntza]]z mintzo den artzain herri nomada da, [[Touat]] ([[Aljeria]]) eta [[Ghudamis]]etik ([[Libia]]) hasi eta ipar [[Nigeria]]raino, eta [[Fezzan]]etik (Libia) [[Timbuktu]]raino ([[Mali]]) iristen dena. [[XX. mende]] bukaeran 900.000 bat tuareg ziren<ref name=brit></ref>.
[[Fitxategi:Tuareg area.png|240px|left|thumb|Tuaregak bizi diren eremua.]]
Tuaregek konfederazio moduko elkarteak osatzen dituzte: Ahaggar eta Azjer, iparraldean, eta Asben, Ifora, Itesen, Aulliminden eta Kel Tademaket, hegoaldean. Iparraldeko tuaregak [[basamortu]]an bizi dira; hegoaldekoak, berriz, [[estepa]]n eta [[sabana]]n. Hegoaldeko tuaregek ganadua, [[gamelu]]ak eta [[zebu]]ak hazten dituzte, eta iparraldekoei saltzen dizkiete.
 
Europarrak iritsi aurretik, tuaregen lurraldeetatik karabana eta bidaiari asko ibili zen, baina ibilgailu motordunak azaldu zirenean karabana bidezko bidaiak arras galdu ziren. [[1970]]-[[1980]]. urteetan [[Mauritania]], [[Senegal]], Nigeria, [[Burkina Faso]] eta [[Txad]]en gertatutako lehorteen ondorioz, hegoaldeko tuaregen kopurua murriztu zen eta haien artzain-bizimoduak aldaketak izan zituen. Tuaregen gizarte-antolamendua feudala da; hainbat gizarte-maila daude, erabat definituak: aitoren semeak, apaizak, jopuak, eskulangileak eta laborariak (lehen esklaboak). Beren idazkera berezia dute (''[[tifinagh]]''), antzina libiarrek erabiltzen zutenaren antzekoa.
 
[[Fitxategi:Tuareg area.png|200px|left|thumb|Tuaregak bizi diren eremua]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}