«2012ko martxoaren 29ko Hego Euskal Herriko eta Espainiako greba orokorra»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(→‎Eragina: + irudia)
 
Grebaren deialdia lehenik [[Hego Euskal Herri]] mailan egin zen, [[otsailaren 16]]an, [[ELA]], [[LAB]], [[STEE-EILAS]], [[EHNE]] eta [[ESK]] sindikatuen eskutik.<ref>[http://berria.info/albisteak/60968/lan_erreformaren_kontra_martxoaren_29rako_greba_orokorrera_deitu_dute_sindikatu_abertzaleek.htm Lan erreformaren kontra martxoaren 29rako greba orokorrera deitu dute sindikatu abertzaleek] ''Berria'', 2012ko otsailaren 16a</ref> Ondoren, [[Galizia]]n ([[CIG]] sindikatua) eta [[Kanariak|Kanarietan]] ([[Intersindical Canaria]]), sindikatu nazionalistek greba orokorrerako deia luzatu zuten lurralde horietan. Deialdi horien ostean, [[martxoaren 9]]an, [[CCOO]] eta [[UGT]] sindikatuek Espainiako estatu osorako egin zuten greba orokorrerako deia.<ref>{{es}}[http://politica.elpais.com/politica/2012/03/08/actualidad/1331242620_561548.html CC OO y UGT aprueban ir a la huelga general el 29 de marzo] ''El País'', 2012ko martxoaren 9a</ref> Beste hainbat sindikatuk ([[LSB-USO]], [[Lanaren Konfederakunde Nagusia (Espainia)|CGT]], [[CNT]] eta abarrek) deialdi desberdin horiekin bat egin zuten, edo egun bererako deialdi propioak egin zituzten.
 
Grebaren jarraipena maioritarioa izan zen Hego Euskal Herrian, azken hamarkadetako greba handiena izanik. Espainian ere greba esanguratsua izan zen, nahiz eta industria sektorean izan zuen jarraipenik handiena.
 
== Greba Hego Euskal Herrian ==
15.721

edits