2012ko martxoaren 29ko Hego Euskal Herriko eta Espainiako greba orokorra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
→‎Eragina: + irudia
17. lerroa:
 
=== Eragina ===
[[Fitxategi:2012-03-29 greba donostia 006.JPG|thumb|300px|right|Greba eguneko manifestaldia, Donostian.]]
Greba deialdiak azken hamarkadetako jarraipenik zabalena izan zuen Hego Euskal Herrian, komunikabideek nabarmendu zutenez, eta [[Araba]], [[Bizkaia]], [[Gipuzkoa]] eta [[Nafarroa]] geldiarazi zituen.<ref name=eitb>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/ekonomia/osoa/859752/greba-orokorra-m29--greba-egunaren-laburpena/ Greba orokorrak Euskadi eta Nafarroa geldiarazi ditu] ''eitb.com'', 2012ko martxoaren 29a</ref> Iturrien arabera datuak aldatu baziren ere, oro har grebaren jarraipen zabala onartu zuten alde guztiek: sindikatu abertzaleen arabera, industrian %87koa izan zen grebaren jarraipena, erabatekoa garraioan, eta %80koa administrazioaz. UGT eta CCOOren arabera, halaber, [[Euskal Autonomia Erkidego]]ko jarraipena %95ekoa izan zen, eta %90ekoa Nafarroa Garaian.<ref name=eitb/>
 
Beste greba batzuetan ez bezala, administrazioak eta patrolanak ere grebaren indarra onartu zuten. [[Eusko Jaurlaritza]]ren arabera, horrela, % 71,9ko jarraipena izan zen administrazio publikoan eta % 60-70ekoa arlo pribatuan.<ref name=eitb/> [[Confebask]]ek ere industrian greba %60ekoa izan zela adierazi zuen.<ref>{{es}} [http://ccaa.elpais.com/ccaa/2012/03/29/paisvasco/1333054762_440473.html El paro más general desde el 14-D] ''El País'', 2012ko martxoaren 30a</ref> Merkatzaritza arloan ere greba ia erabatekoa izan zela nabarmendu zuten iturri guztiek.
 
Manifestaldi jendetsuak egin ziren goizean eta arratsaldean. Sindikatu abertzaleen arabera, beraiek ditutako egurdiko agerraldietan 100.000 lagun atera ziren kalera lau hiriburuetan. CCOO eta UGTk beraien manifestaldi propioak egin zituzten hiriburutan, eta milaka lagun bildu zituzten.
 
Istiluei dagokienez, larrienak [[Gasteiz]]en jazo ziren. Bertan, 19 urteko gazte bat [[ZIU]]n ospitaleratu zuten, lekukoen arabera [[Ertzaintza]]k 4 metrotik gomazko pilota bat jaurti ondoren.<ref>{{es}} [http://www.gara.net/paperezkoa/20120330/331808/es/Respuesta-unanime-trabajadores-reforma-Madrid Respuesta unánime de los trabajadores a la reforma de Madrid] ''Gara'', 2012ko martxoaren 30a</ref> Aitak salatu zuenez, gainera, gaztea lurrean zauriturik zegoela, tratu txarrak eragin zizkioten.<ref>{{es}} [http://www.gara.net/paperezkoa/20120331/332046/es/Si-son-capaces-hacerlo-via-publica-que-no-haran-comisaria «Si son capaces de hacerlo en la vía pública, qué no harán en comisaría»] ''Gara'', 2012ko martxoaren 31</ref> Horrez gain, Ertzaintzak 8 lagun atxilotu zituen greba egunean, eta garraioen aurkako eraso txiki batzuk ere gertatu ziren.<ref name=eitb/>