2012ko martxoaren 29ko Hego Euskal Herriko eta Espainiako greba orokorra: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: ca:Vaga general espanyola de 2012 |
|||
17. lerroa:
=== Eragina ===
Greba deialdiak azken hamarkadetako jarraipenik zabalena izan zuen Hego Euskal Herrian, komunikabideek nabarmendu zutenez, eta [[Araba]], [[Bizkaia]], [[Gipuzkoa]] eta [[Nafarroa]] geldiarazi zituen.<ref name=eitb>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/ekonomia/osoa/859752/greba-orokorra-m29--greba-egunaren-laburpena/ Greba orokorrak Euskadi eta Nafarroa geldiarazi ditu] ''eitb.com'', 2012ko martxoaren 29a</ref> Iturrien arabera datuak aldatu baziren ere, oro har grebaren jarraipen zabala onartu zuten alde guztiek: sindikatu abertzaleen arabera, industrian %87koa izan zen grebaren jarraipena, erabatekoa garraioan, eta %80koa administrazioaz. UGT eta CCOOren arabera, halaber, [[Euskal Autonomia Erkidego]]ko jarraipena %95ekoa izan zen, eta %90ekoa Nafarroa Garaian.<ref name=eitb/>
Beste greba batzuetan ez bezala, administrazioak eta patrolanak ere grebaren indarra onartu zuten. [[Eusko Jaurlaritza]]ren arabera, horrela, % 71,9ko jarraipena izan zen administrazio publikoan eta % 60-70ekoa arlo pribatuan.<ref name=eitb/> [[Confebask]]ek ere industrian greba %60ekoa izan zela adierazi zuen.<ref>{{es}} [http://ccaa.elpais.com/ccaa/2012/03/29/paisvasco/1333054762_440473.html El paro más general desde el 14-D] ''El País'', 2012ko martxoaren 30a</ref> Merkatzaritza arloan ere greba ia erabatekoa izan zela nabarmendu zuten iturri guztiek.
Istiluei dagokienez, larrienak [[Gasteiz]]en jazo ziren. Bertan, 19 urteko gazte bat [[ZIU]]n ospitaleratu zuten, lekukoen arabera [[Ertzaintza]]k 4 metrotik gomazko pilota bat jaurti ondoren.<ref>{{es}} [http://www.gara.net/paperezkoa/20120330/331808/es/Respuesta-unanime-trabajadores-reforma-Madrid Respuesta unánime de los trabajadores a la reforma de Madrid] ''Gara'', 2012ko martxoaren 30a</ref> Aitak salatu zuenez, gainera, gaztea lurrean zauriturik zegoela, tratu txarrak eragin zizkioten.<ref>{{es}} [http://www.gara.net/paperezkoa/20120331/332046/es/Si-son-capaces-hacerlo-via-publica-que-no-haran-comisaria «Si son capaces de hacerlo en la vía pública, qué no harán en comisaría»] ''Gara'', 2012ko martxoaren 31</ref> Horrez gain, Ertzaintzak 8 lagun atxilotu zituen greba egunean, eta garraioen aurkako eraso txiki batzuk ere gertatu ziren.<ref name=eitb/>
== Greba Espainian ==
|