Gazteluko plaza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: zh:城堡广场 (潘普洛纳)
No edit summary
20. lerroa:
 
== Lurpeko aparkalekua ==
Azken urteotan, ([[2001]]-[[2003]]) lurpeko aparkalekua egiteko asmotan Gazteluko Plaza eraberritu zen. Eraberritze lan horiek polemikoak izan ziren oso, eta Iruñeko jende andanak aurre egin zion [[Yolanda PorcinaBarcina]]ren udal-gobernuaren egitasmoari. Erreferenduma egin zedin eskatu zen, eta sinadura bilketa antolatu zen. [[Iruñeko udala|Udalak]] muzin egindakoan, lege-baliorik gabeko herri-erreferenduma eratu zen, non 20.000 lagun baino gehiagok parte hartu zuten.
 
Izan ere, Gazteluko Plazako indusketetan uste baino aztarna arkeologiko gehiago agertu ziren: [[Antzinako Erroma|erromatar garaietako]] terma bateko aurriak, mosaikoak (une horretaraino hiri erromatarrari ematen zitzaion tamaina kolokan jarri zuen horrek guztiak), ia 200 gorpuren hondakinak zituen hilerri [[musulman]]a (Iruñean musulmanen egonaldiaren inguruko sinesmenak ere berritzeko beharra erakutsi zuen horrek), [[XII. mendea|XII.]]-[[XVI. mendea|XVI.]] mendeen arteko domingotar komentuaren hondarrak, gaztelu baten harresia (ustez [[Fernando Katolikoa]]ren agindupean [[XVI. mendea]]n eraiki zenarena).