Behe Erdi Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-bataz beste +batez beste)
tNo edit summary
4. lerroa:
XIV. mendearen hasieran, Europako gorakada ekonomikoak oztopoa aurkitu zuen. Goseteek eta izurriteek, hala nola [[1315-1322 arteko Gosetea]]k eta [[Izurri Beltza]]k, Europako populazioa erdira murriztu zuten antza. Despopulazioarekin batera, nahigabea hedatu zen: nekazariak matxinatu ziren Europako leku ugaritan [[Flandriako nekazarien matxinada (1322-1328)|Flandrian]] [[1322]]an hasita. Gerrak amaigabea zirudien, batik bat [[Frantzia]] eta [[Ingalaterra]]ren arteko [[Ehun Urteko Gerra]]rengatik. [[Eliza Katolikoa]]ren batasunak [[Mendebaldeko Zisma]]k apurtu zuen. Hori guztia dela eta, Behe Erdi Aroko krisialdia ere deitu zaio.
 
Beste aldetik, XV. mendean [[zientzia]]k eta [[arte]]ak garatu ziren, [[Pizkunte]] garaiari eta [[Aro Modernoa]]ri hasiera emateko. [[Antzinako Erroma]] eta [[Antzinako Grezia|Greziako]] kultura berreskuratu zen. Prozesu hori [[Gurutzadak|Gurutzadekin]] eta arabiarrekiko hartu-emanekin hasita zegoen, baina [[KonstantinopoliskoKonstantinopolisen eroraldia|otomandarrek Konstantinopolis hartu ondoren]] ([[1453]]an, [[Ehun Urteko Gerra]] amaitu zen urte berean), aditu ugarik mendebaldera, batez ere [[Italia]]ra, jo zuten, [[Antzinatea]]ren gaineko interesa bizkortuz. Inprimagailuaren asmazioak liburuen erabilpena zabaldu zuen, eta [[Erreforma Protestantea]]ren hedapenean paper garrantzitsua jokatzekoa zen. Nahiz eta [[Otomandar Inperio]]arengatik ekialdeko merkataritza-bideak moztu, [[Kristobal Kolon]]ek [[Amerikako Aurkikuntza]]ri ([[1492]]) eta [[Vasco da Gama]]ren Afrikako inguratzeari esker, merkataritza-bide berriak ireki ziren, Europako estatuen boterea eta ekonomia izugarri handitu zituztenak.
 
Horrek guztiak Erdi Aroaren amaiera eta garai berri baten hasiera markatu zuten. Ohartu behar da banantze hori artifiziala dela erabat, urte andana iraun zuen prozesu motel batean gertatu zelako. Gainera, Antzinateko ikasketak ez ziren inoiz guztiz ahaztu, eta Erdi Aroan barnan ere beste berreskuratze garaiak egon ziren: [[Karlos Handia]]rekin ([[Karolingiar Pizkundea]] ere deitu zaio), [[XII. mendea]]n... Italian, halaber, ez da Behe Erdi Aroaz mintzatzen. Izan ere, hor, XV. mendea Pizkunde garaiaren barruan sartzen da.
24. lerroa:
Ekialdean [[Lituaniako Dukerri Handia]] sortu zen. Ekialdeagoan, [[Urrezko Horda]] garaituta ([[1380]]), [[Moskuko Dukerri Handia]] bihurtu zen tokiko botere nagusia. Ivan III.ak Novgorod konkistatzean, [[Errusia]]ren oinarriak ezarri zituen.
 
[[Bizantziar Inperioa]]ri dagokionez, politikoki eta kulturalki denbora luzez Ekialdeko Mediterraneoa menperatu ondoren, [[1453]]an [[Konstantinopla]] [[KonstantinopoliskoKonstantinopolisen eroraldia|otomandarren aurreanmenpean erori zen]], nahiz eta orduko estatu oso txikia izan. Mediterraneoko botere berria [[Aragoi]] izan zen, zeinek erresuma asko batu zituen leinu batean. [[Italia]]n [[Medici]] sendia buru zuen [[Florentzia]] nabarmendu zen hiri-estatuen artean, eta [[XV. mendea]]n [[Pizkunde]] artistikoa garatu zen bertan.
 
== Estatuaren indartzea ==