2012ko martxoaren 29ko Hego Euskal Herriko eta Espainiako greba orokorra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
'''2012ko martxoaren 29ko greba orokorra''' [[Hego Euskal Herri]]ko eta [[Espainia]]ko sindikatu gehienek [[PP]] alderdiaren gobernuak ezarritako [[2012ko Espainiako lan erreforma|lan erreforma]]ren aurka deitu zuten [[greba orokor]]ra da. Lan erreforma horrek langileen kaleratzea erraztu zuen, eta enpresaburuei malgutasun handia eman zien [[langile]]en soldatak murrizteko eta beste lan baldintzak aldatzeko.
 
Grebaren deialdia lehenik [[Hego Euskal Herri]] mailan egin zen, [[otsailaren 16]]an, [[ELA]], [[LAB]], [[STEE-EILAS]], [[EHNE]] eta [[ESK]] sindikatuen eskutik.<ref>[http://berria.info/albisteak/60968/lan_erreformaren_kontra_martxoaren_29rako_greba_orokorrera_deitu_dute_sindikatu_abertzaleek.htm Lan erreformaren kontra martxoaren 29rako greba orokorrera deitu dute sindikatu abertzaleek] ''Berria'', 2012ko otsailaren 16a</ref> Ondoren, [[Galizia]]n ([[CIG]] sindikatua) eta [[Kanariak|Kanarietan]] ([[Intersindical Canaria]]), sindikatu nazionalistek greba orokorrerako deia luzatu zuten lurralde horietan. Deialdi horien ostean, [[martxoaren 9]]an, [[CCOO]] eta [[UGT]] sindikatuek Espainiako estatu osorako egin zuten greba orokorrerako deia.<ref>{{es}}[http://politica.elpais.com/politica/2012/03/08/actualidad/1331242620_561548.html CC OO y UGT aprueban ir a la huelga general el 29 de marzo] ''El País'', 2012ko martxoaren 9a</ref> Beste hainbat sindikatuk ([[LSB-USO]], [[Lanaren Konfederakunde Nagusia (Espainia)|CGT]], [[CNT]] eta abarrek) deialdi desberdin horiekin bat egin zuten.
 
== Greba Hego Euskal Herrian ==
11. lerroa:
 
[[CNT]]k ere deialdiarekin bat egin zuen, nahiz eta "euskal sindikatuak batetik eta Espainiakoak bestetik" aritzea salatu zuen. [[LSB]]k ere dialdiarekin bat egin zuen.<ref>[http://berria.info/albisteak/61778/cntk_ere_greba_orokorra_deitu_du_martxoaren_29rako.htm CNTk ere greba orokorra egitera deitu du martxoaren 29rako] ''Berria'', 2012ko martxoaren 5a</ref>
 
[[Martxoaren 9]]an, [[CCOO]]k eta [[UGT]]k ere egun bererako greba deialdia egin zuten, [[Espainia]]ko estatu mailan oraingoan. Hori dela eta , azken hamarkadetan ez bezala, Hego Euskal Herriko lau sindikatu nagusiek (ELA, CCOO, LAB eta UGT) egun berean deitu zuten grebara, deialdi desberdinen baitan izan arren.
 
=== Eragina ===