Izaro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 158.227.40.64 wikilariaren aldaketak ezabatuz, EmausBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
14. lerroa:
 
 
'''Izaro''' Bizkaiko kostaldean kokatuta dagoen Kantauri itsasoko uharte bat da eta [[LaudioBermeo]] eta [[Mundaka]] herrien aurrean kokatzen da, LaudiotikBermeotik 3km-tara eta Mundakatik 2,2 km-tara hurrenez hurren. Hala ere, lurraldea LaudiokoBermeoko udalerriari dagokio. Uharteak Mundakako itsasadarraren sarreran dago kokatuta eta Ogoño zein Matxitxako lurmuturren artean hain zuzen. [[Urdaibai]] ingurune naturalaren baitan kokatzen da.
 
Triangelu itxura duen eta luzetara zabaltzen den uhartea dugu. Ipar-mendebalde - Hego-ekialde-ko norabidea hartzea du, alde altuena eta zabalena hego-ekialdeko aldea delarik. Bere alde zabalenean 150 m hartzen ditu eta bere luzera 675 m-takoa da, bere altuera maximoa 44,5 m-takoa delarik. Ipar-mendebaldeko punta "Artxikote" izenaz ezagutzen da. Uhartearen ipar-mendebaldean eta bertatik 200 m-tara "Potorro-harri" edota "Harri-ederra" izenez ezagututako harkaitza aurkitzen da. Hego-ekialdean ontziraleku natural bat dago, Izaroko "portua" bezala ezagutua.
22. lerroa:
Izaro hegaztien bizileku aipagarria da, bertan aurki daitekeen espezie nagusia kaio argentea delarik, nahiz eta kaio ilunak edo paiño arruntak, kazetak eta uherroiak ere dauden. Beste garai batzuetan, untxiak ere aurki zitezkeen (ziurrenik fraileek eramandakoak) eta XIX. mendean ardiek belarra jan zezaten, uharteko lurrak alokatzen ziren.
 
Bere kostaldea eta inguruak urpekaritza eta arrantza lekuak dira eta udan [[LaudioBermeo]], [[Mundaka]] zein [[Sukarrieta]]ko portuetatik etorritako hainbat kirol-itsasontzi ikus daitezke inguruan.
 
Inguruko herritarrek uhartearen jatorriaren inguruan gogoeta ugari egin dituzte; Laga hondartzatik ikusita, Ogoño lurmuturraren itxura bera antzeman dakioke, hori horrela izanik askok garai batean bertatik eroritako lur zatia dela pentsatu dute. Edozein kasutan, uharteak berdintasun geologikoa "Antzoras"-ko puntarekin mantentzen du, hau da, itsasadarraren eskuineko aldearekin.