Mendizaletasun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
3. lerroa:
'''Mendizaletasuna''', '''mendigoizaletasuna''' nahiz '''mendi kirolak''' [[mendi]]ak igo, oinez nahiz eskiatuz, mendietan barrena ibili eta mendi ingurua baliatuz bertan lekutzen diren [[kirol]]en multzoa da. Mendi kirolan kontuan hartu behar ditugu inguruaren jakintza, mendi teknikari eta honekiko ditugun orientatzeko gaitasunak. Kirolaz gainera, mendizaletasuna [[zaletasun]]a eta [[natura]]rekin bat egiteko modua ere bada askorentzat. Horregaitik, mendi kirola praktikatzen duten pertsonentzat, ez da kirol bat soilik, bizitzeko modu bat baizik.
 
Euskal herrian, gainera, hauek praktikatzeko lurralde guztiz aproposa daukagu. Gure lurralde menditsu honek paraje eta paisai paregabe ugari eskaintzen dizkigu naturarekin harremanean eta hiri zaratatsuetatik urrun. Egunero egon gaitezke toki berriak deskubritzen, toki eder eta oso interesgarriak. [[Euskal mendiak]] izeneko web guneak [[Euskal Herriko]] mendi guztien ezaugarri teknikoak, mendiek eskaintzen dizkiguten ibilbideak, deskargatzeko [[GPS]] arrastoak, mendizaleek ateratako argazkiak, eta beste eduki interesgarri ugari eskaintzen digu. Estatu mailan mendizaletasuna praktikatzeko leku ugari ere ditugtu, baina euskal herrian ditugun leku eder eta liluragarriekin ez dugu zertan euskal herritik atera behar hauek praktikatu eta gozatzeko.
 
Mendizaletasuna hamabi ataletan banatuta dago: xendazaletasuna, erdi mailako mendia, goi mendia, alpinismoa, espedizioak, kirol eskalada, eskalada klasikoa (azken hau era berean arroka eta izotz eskaladan banatua), ibilbideko eskia, mendiko duatloia, erdi mailako mendi maratoia eta mendi maratoia.