«Viorica Ursuleac»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Londreseko +Londresko)
t (added Category:Sopranoak using HotCat)
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Londreseko +Londresko))
Viorica, Richard Strauss konposatzaile eta musikari alemaniarraren sopranorik gogokoena izan zen. Straussek, "''leialetatik leialena''" bezala definitu zuen. Soprano honek, Straussen lau operatako mundu osoko estreinaldian kantatu zuen: ''Arabela'', [[1933]]an, ''Bakearen eguna'', [[1938]]an, ''Capriccio'', [[1942]]an eta ''Danaeren Maitasuna'', [[1944]]an.
 
Salzburgoko Jaialdian, [[1930]]etik [[1934]] arte eta [[1942]]tik [[1943]] arte agertu zen. Covent Gardenen, agerraldi bakarra egin zuen, [[1934]]an, Straussen Arabela opera eta [[Jaromír Weinberger]]rren ''Schwanda gaitajolea'' operaren Ingalaterrako lehen estreinaldian. Arabela izan zen bere operarik gogokoena. LondresekoLondresko Royal Operan ere agertu zen, [[Giuseppe Verdi]] konposatzaile italiarraren ''Otello'' operan, Desdemonaren papera eginez, [[Lauritz Melchior]]rekin zati ospetsuan eta Sir [[Thomas Beecham]] zuzendari zegoela.
 
Vioricak, gainera, Milango La Scala Antzokian ere kantatu zuen, Straussen ''Itzalik gabeko emakumea'' operan Enperatrizaren papera eginez. ''Elektra'' operan ere parte hartu zuen, Chrysothemisen papera eginez. Baita [[Mozart]]en ''Horrela egiten dute neska guztiek'' eta [[Wagner]]ren ''Valkiria'' operan ere, azken hontan, Sieglinderen papera eginez. Amerikan kantatu zuen aldi bakarra, Buenos Aireseko Colón Antzokian izan zen Wagnerren ''Tristan eta Isolda'' operan Brangäneren papera eginez, [[Kirsten Flagstad]]en ordez, [[1948]]an. Egin zituen beste paper batzuk, Almaviva Kontesarena, ''Figaroren Ezteiak'' operan, Donna Elvira ''Don Giovanni'' operan, Leonora, [[Beethoven]]en ''Fidelio'' operan, Senta, Wagnerren ''Noraezean dabilen holandarra'' operan Hans Hotterrekin, Amelia Grimaldi, Verdiren ''Simon Boccanegra'' operan, Amelia, ''Maskaradun pilota'' operan, Leonora ''Halabeharraren indarra'' operan, Élisabeth de Valois ''Don Carlos'' operan, ''Tosca'' operan, Minnie, [[Giacomo Puccini]] operagile italiarraren ''Urrezko mendebaldeko neska'' operan, ''Turandot'' [[Erna Berger]]ren Liùren ordez, [[Arrosaren Zalduna]], [[Ariadna Naxosen]] (lehenengo Konposatzailea da, gero Ariadna), Helena egipziarra, eta beste asko daude.
252.705

edits