Alexander Pope: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Londresko +Londreseko)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Londreseko +Londresko)
3. lerroa:
Ingeles poeta eta saiakeragilea (Londres, 1688 - Twickenham, 1744). Merkatari dirudun batzuen etxean jaoi zen. Binfielden hazi zen, Windsor Forestetik hurbil, eta haurtzaro koitadua izan zuen: txikia eta korkoxa zen, eta Potten gaitza edo hezurretako tuberkulosia zuen.
 
Familiatik katolikoa zenez, lehenik apaiz bat izan zuen irakasle, etxean, eta gero, bizpahiru eskola katolikotara joan zen, baina, batez ere, hezkuntza autodidakta izan zuen. Saiatua eta oso langilea, gaztetxotatik hasi zen latinez, grekoz, frantsesez eta italieraz irakurtzen, eta oso lagungarri izan zitzaion hori klasikoak ezagutzeko eta kultura zabal batez jabetzeko. Gainera, beti olerkiak idazten aritzen zen, irakurtzen zituen poeta handiak imitatu nahian. Hala, hamasei urterekin, ''Pastorals'' (''Pastoralak'') idatzi zuen eta lan hari esker ezagutu zuten LondresekoLondresko literatura zirkuluetan. ''Essay on Criticism'' (1711, ''Kritikari buruzko saiakera'') izan zen Popek hurrena argitaratu zuen lana, eta saiakera horren merezitako harrera onari esker sartu zen Addisonen eta Will's kafe ospetsura biltzen ziren idazleen zirkuluan.
 
Poperen handik aurrerako bizitza arrakasta jarraipen bat izan zen, aldian behin lankide, arerioen aurkako mokokaldi bortitzak tartekatzen baziren ere. ''The Rape of the Lock'' (1712-1714, ''Ile-kiribilaren lapurreta'') argitaratu ondoren -aretoetako bizitzari buruzko olerki heroiko-komiko bat-, haren bizitzako obra handia izango zenari lotu zitzaion : Homero itzultzeari, alegia. 1715etik 1721era bitartean argitaratu zen ''Iliad'' (''Iliada''), eta 1725-26an ''Odyssey'' (''Odisea'').