Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Londres]]eko +Londres]]ko)
32. lerroa:
Kolonoek bidegabeko tratua jasatzen ari zirela uste zuten, metropolira aberastasuna eta zergak bidali arren, guztiz baztertuta zeudelako, eurengan eragina zuten erabaki guztietan. Egoera horren ondorioz, [[XVIII. mendea]]ren erdialdetik aurrera, Britainia Handiarekiko menpekotasun gogorraren aurkako iritzia zabaldu zen.
 
[[Ingalaterra]]k [[Frantzia]]ri [[Zazpi Urteko Gerra]] (1748-1756) irabazi ondoren (metropoliak kolonoen laguntza handia jasota, bai laguntza militarra eta baita baliabide ekonomikoak ere), kolonoek eskainitako laguntza garrantzitsua ez zen behar bezala saritu. Aldiz, zerga-presioa gogortu egin zen, gerraren gastuak finantzatzeko. Horrela, azukrearen eta beste produktu batzuen gaineko zera berriak sortu ziren. [[1773]]ko [[abenduaren 16]]an, [[Boston]]eko portuan istilu larria egon zen, Tearen Matxinada. Altxamendu horren zergatia [[Londres]]ekoko gobernuak tearen merkataritzari ezarritako zerga berria izan zen. Kolono gazte batzuek, indiarrez mozorroturik, [[Ekialdeko Indien Konpainia]]ko hiru itsasontzitako kargamentua itsasora bota zuten, konpainia horrek tea [[Ipar Amerika]]ra esportatzeko monopolioa lortu baitzuen. Tropa ingelesek gogor zapaldu zuten altxamendua eta gobernuak Bostoneko portua ixteko agindua eman zuen; baina, horren eraginez, haserrea biztanleria osora zabaldu zen.
 
Gobernu britainarraren errepresio-neurrien ondorioz, Independentziaren gerra hasi zen. Kolonoek milizianoen armada eratu zuten et agintean [[George Washington]] ([[1732]]-[[1799]])jarri zuten. Washingtonen lehenengo arazoa tropak ekipatzeko armarik eta muniziorik ez edukitzea izan zen. Gerraontzirik ere ez zeukanez, ingelesek erabateko nagusitasuna zuten itsaosan. Beraz, atzerriko potentzien laguntza lortu behar izan zuten. [[Frantzia]]k, [[Britainia Handia]]ren aurkari nagusia zenez, George Washingtonek armadarako behar zituen armamentua eta munizioak bidali zituen. Lehenengo batailetan, armada britainiar indartsuak nagusitu ziren; hala eta guztiz ere, [[Sartogako bataila]]n matxinoek kolpe gogorra eman zioten armada ingeleseko gorputzetariko bati, eta horren ostean, gerraren garapena aldatzen hasi zen.