Michael Tippett: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Londresko +Londreseko)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Londreseko +Londresko)
1. lerroa:
Britainiar musikagilea (Londres, 1905 - 1998). LondresekoLondresko Royal College of Music-en egin zituen ikasketak, eta han, Berpizkundeko polifonia eta Beethovenen lana aztertu zituen. Azken musikagile horren lana eredu bihurtu zen Tippettentzat, eta hortik abiatuta egin zituen lehenengo lanak, esate baterako, harizko orkestra bikoitzerako kontzertua (1938-1939). Pedagogiak (Jungen eragina) eta politikak (Trotskiren pentsamenduen eragina) erakarrita, hainbat kargu bete zituen Morley Collegen, 1933tik 1951ra bitartean. Bigarren Mundu Gerran bakezale aurkeztu zuen bere burua (espetxeratu egin zuten kontzientzia-eragozpenagatik). Lirismo bortitza da bere lanen ezaugarri nagusia (''A Child of Our Time'', oratorioa, bakarlari, abesbatza eta orkestrarako, 1939-1941; harizko laukotea, 1941-1942; lehenengo sinfonia, 1944-1945). 1946tik 1952ra bitartean, bere lehenengo opera egin zuen, ''The Midsummer Marriage''. ''King Priam'' (1958-1961) bigarren operan, Tippettek tonalitatea baztertu zuen, eta doinu-unibertso oparo eta indartsu baterantz egin zuen. Joera berri hori nabarmen ikusten da orkestrako kontzertuan (1962-1963) eta ''The Vision of Saint Augustine'' oratorioan (1963-1965). Azken partiturek aurreko estilo horien guztien sintesi moduko bat proposatzen dute: ''The Knot Garden'' opera (1966-1969), hirugarren sinfonia (1970-1972), ''The Ice Break'' (1973-1976) opera, laugarren sinfonia (1976-1977), ''New Year'' opera (1988).
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}