Neville Marriner: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Londresko +Londreseko)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Londreseko +Londresko)
1. lerroa:
[[Fitxategi:Neville-Marriner.jpg|thumb||alt=|Neville Marrinerren erretratua]]
'''Neville Marriner''' [[Britainia]]r orkestra zuzendari eta biolinista ([[Lincoln]], [[Lincolnshire]], [[1924]]). LondresekoLondresko Royal College of Music eskolan hasi zen biolin-ikasketak egiten, hamahiru urte zituela, eta 1944. urtean graduatu zen han bertan. Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen, eta gerrako zaurietatik sendatzen ari zela Robert Thurston Dart musikologo, klabe-jotzaile eta antzinako musikari buruzko lanen idazlea ezagutu zuen; garrantzi handiko lanak egin zituen harekin aurrerantzean. Gerraren ondoren Londresen eta Parisen osatu zituen ikasketak, eta Etonen irakasle gisa denboraldi labur bat egin ondoren Dartekin batera bikotea osatu zuen (Dartek klabezina jotzen zuela) lehenik, eta Jacobean Ensemble taldea ondoren, zeinarekin egin baitzituen zenbait grabazio 1950ean. 1959. urtea arte biolineko irakasle gisa lan egin zuen Royal College of Musicen. 1956an LondresekoLondresko Orkestra Sinfonikoarekin lanean hasi zen (12 urteko lankidetza izan zen), bigarren biolinista gisa. Garai hartan sortu zuen Academy of St Martin-in-the-Fields ganbera orkestra, bere teknika eta estilo bikainari esker mundu osoan ospea lortu zuena, eta hainbat grabazio arrakasta handiko egin dituena. Marriner 20 urtez izan da Academy of St Martin-in-the-Fields orkestraren zuzendari, eta 1968an Los Angelesko Ganbera Orkestraren zuzendari nagusi izendatu zuten. 1977an zuzendu zuen lehenengo aldiz opera, Manchesterren. 1979an Minnesotako orkestraren zuzendari nagusi izendatu zuten, eta 1986. urtea arte jardun zuen bertan.
 
== Erreferentziak ==