Joan Jainkoarena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
zuzenketak eta wikitu
11. lerroa:
Gerra giroko esperientzien ondoren, artzain eta egurgile izatera jo zuen, zelan edo halan bizi behar zuen eta; [[Ceuta]]ko harresiak eregiten igeltzeru lanetan jardun ondoren, azkenik, [[Gibraltar]]ren liburugintzan hasi zen, Granadan luzaroan horretan iraunez, Elvira kalean, bide barrietara jo arte.
 
[[Granada (Espainia)|Granadan]] hasten da JOANJoan JAINKOARENArenJainkoaren benetako historia, bizitzan ondo oinarrituta zegoelarik, itxura baten, [[Espainia]]n eta [[Europa]]n zeharreko ibiltaldiak bukatu ondoren.
 
1539. urteko urtarrilaren 20an Martirien Ermitan [[Avilako San Joan|Avilako San Joanen]] hitzaldia entzuten zegoela, bere konbertsioa gertatu zen. Avilako Joanen hitzak barru-barrutik eragin zioten: zeuzkan liburuak apurtu zituen, herrian zehar biluzik zebilen, ume guztiak berataz barre egiten zioten. Bere portaera zoro batena zen, eta hatakotzat harturik, Errege-Ospitalean sartu zuten. Han gaixoen eta eskekoen zerbitzura jarri zen, bitartean bere pentsaerak eta espiritu-bizitza bideratuz joan ziren, gogoeta sakonak eginez. Avilako Joanek zuzentzen du eta [[Guadalupe (Cáceres)|Extremadurako Guadalupeko]] Ama Birjina bisitatzera bialtzen du. Han barruan zerabilen ametsa argitu zaion eta Ama Birjinaren oinetan behartsu, gaixo eta munduko baztartuen alde bere burua eta bizia eskeintzearen promesa egin zuen.