Duccio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: da:Duccio Aldatua: th:ดุชโช
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Londresko +Londreseko)
20. lerroa:
Haren lanik ezagunenak [[Florentzia]]ko Santa Maria Novella basilikako ''Madonna Rucellai'' (gaur egun [[Uffizi Galeria]]n dagoena) eta [[Siena]]ko katedraleko ''Maestà'' dira.
 
1285etik 1311ra egin zituen obren artean aipatzekoak dira Sienako katedraleko beirateetarako egin zituen marrazkiak: Ehorzketa, Igokundea eta Ama Birjinaren koroatzea; Bernako [[Kunstmuseum]]en dagoen Ama Birjina; Sienako frantziskotarren Ama Birjina ; Sienako pinakotekako 28. [[poliptiko]]a; LondreskoLondreseko [[National Gallery]]n dagoen triptiko bat; eta, pintorearen azken urteetan, bere lantegikoen laguntzaz egin zuen 47. poliptikoa, gaur Sienako [[pinakoteka]]n dagoena.
 
Ducciok beste ekarpen garrantzitsu bat ere egin zuen. Goian aipatu den Sienako katedraleko aldare nagusiko erretaulan dagoen Ama Birjinaren lokartzearen iragarpena izeneko formatu txikiko pasartean, ordu arteko pinturaren historian inoiz ikusi gabeko zerbait azaltzen da: bi irudiak egitura arkitektoniko baten barruan kokatu dira. Antzinako margolariak -eta [[bizantziar]]rak berdin- ez ziren gauza izan arazo hori ebazteko: margotutako eraikinak irudien atzean geratzen ziren beti, eta barruko pasarteak ere, kanpoan, teilaturik gabeko agertoki batean gertatzen ziren irudipena sortzen zuten. Duccioren pertsonaiak, aldiz, arkitekturak sortu eta definitutako espazio batean daude. Konposizio horren jatorria, zalantzarik gabe, eskultura [gotiko]]ak izan ohi zuen espazio arkitektonikoan bilatu behar da.