Mendizaletasun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Senderismo-GR-11-Prineos.jpg|thumb|right|250px|[[Pirinioak|Pirinioetako]] [[GR 11]] ibilbidean barna doazen mendizaleak, Anayet mendiaren inguruan.]]
 
'''Mendizaletasuna''', '''mendigoizaletasuna''' nahiz '''mendi kirolak''' [[mendi]]ak igo, oinez nahiz eskiatuz, mendietan barrena ibili eta mendi ingurua baliatuz bertan lekutzen diren [[kirol]]en multzoa da. Mendi kirolan kontuan hartu behar ditugu inguruaren jakintza, mendi teknikari eta honekiko ditugun orientatzeko gaitasunak. Kirolaz gainera, mendizaletasuna [[zaletasun]]a eta [[natura]]rekin bat egiteko modua ere bada askorentzat. Horregaitik, mendi kirola praktikatzen duten pertsonentzat, ez da kirol bat soilik, bizitzeko modu bat baizik.
 
Euskal herrian, gainera, hauek praktikatzeko lurralde guztiz aproposa daukagu . Gure lurralde menditsu honek paraje eta paisai paregabe ugari eskaintzen dizkigu naturarekin harremanean eta hiri zaratatsuetatik urrun. Egunero egon gaitezke toki berriak deskubritzen, toki eder eta interesgarriak. [[Euskal mendiak]] izeneko web guneak [[Euskal Herriko]] mendi guztien ezaugarri teknikoak, mendiek eskaintzen dizkiguten ibilbideak, deskargatzeko [[GPS]] arrastoak, mendizaleek ateratako argazkiak, eta beste eduki interesgarri ugari eskaintzen digu.
 
Mendizaletasuna hamabi ataletan banatuta dago: xendazaletasuna, erdi mailako mendia, goi mendia, alpinismoa, espedizioak, kirol eskalada, eskalada klasikoa -(azken hau era berean arroka eta izotz eskaladan banatua-), ibilbideko eskia, mendiko duatloia, erdi mailako mendi maratoia eta mendi maratoia.
 
 
Mendizaletasuna hamabi ataletan banatuta dago: xendazaletasuna, erdi mailako mendia, goi mendia, alpinismoa, espedizioak, kirol eskalada, eskalada klasikoa -azken hau era berean arroka eta izotz eskaladan banatua-, ibilbideko eskia, mendiko duatloia, erdi mailako mendi maratoia eta mendi maratoia.
 
Sarritan mendizaletasun izendapena goi mendiak igotzeko jarduerarekin lotu ohi da, hau da, garaiera handietako mendizaletasuna. Honela mendiak igotzen dituenari mendizale deitu ohi zaio eta aldiz ez lehen aipatutako jardueraren bat egiten duenari. Mendizaletasun ikastaro edo gida bat aipatzean ere hau mendian barna egiten diren txango eta ibilaldiekin lotu ohi da, baina ez mendizaletasunaren barnean dauden aukera zerrenda zabaleko beste atalekin. '''Alpinismoa''' mendizaletasuna aipatzeko erabiltzen den beste izen bat da, halere [[Alpeak|Alpeetan]] barna egin ohi diren mendi txangoei buruz hitz egiteko izendapen zehatzagoa da.