Chlamydoselachus anguineus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

00:43, 19 martxoa 2012ko berrikusketa

Aingira marrazoa (Chlamydoselachus anguineus) Chlamydoselachidae familiatik existitzen den marrazoa da. Espezie hau fosil bizidun bat bezala konsideratzen da historiaurretik bere eboluzioa minimoa izan delako.

Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Aingira marrazoa


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Kordatua
Klasea: Chondrichthyes
Ordena: Hexanchiformes
Familia: Chlamydoselachidae
Generoa: Chlamydoselachus
Espeziea: C. anguineus
Izen binomiala
'Chlamydoselachus anguineus'
Garman, 1884

Habitat

Ozeano Atlantikoan (Norvegia, Eskozia, Frantzia, Madeira, Maroko, Mauritania, Brasil, Georgia…) eta Barean (Japonia, Taiwan, Australia, Tasmania, Zelanda Berria, Hawai, Kalifornia) aurkitzen dira, gune zabal batean baina modu irregularrean. Espezie hau ohikoa ez dena, plataforma kontinental kanpoaldean eta kontinental-ezponda gainean topatzen da. Gehienetan sakonean, daude, 1.570 metrotara harrapatzen dira baina Sarugako badian (Japonian) 50-200 metrotara harrapatzea komunena izaten da.

Describapena

Marrazo hau 4 metrotako luzeera hel dezake eta marroi iluneko edo gris kolorekoa da. Gorputza aingira bat bezalakoa du eta hegalak ditu dortsalean, pelbisean eta uzki aldean. Burua zabala dauka mutur motz eta birbildu batekin. Sudurreko hobiak irakidura bertikalak dira. Begi handiak dituzte eta mintz niktitantekorik gabe. Masailezur handia dauka guztira 300 hortzekin. Sei bikote arrildura brankiatikoak ditu parpailak dituztenak.

Elikadura

Aingira marrazoak espekulatzen du bere harrapakina harrapatzeko, bere gorputza tolesten du eta aurrera jaurti egiten da suge bat bezala. Masailezur luzeak eta malguengaitik edozein harrapakin handia irentsi dezake, berriz hortz txikiaz osatutako ilara harrapakinaren ihesa sahiesten du. Nagusiki zefalopodoak jaten ditu, baita hezur-arrainak eta marrazo txikiak ere.

Ugalketa

Espezie hau bibiparo da. Embrioiak kapsula batean gordeta daude. Haurnaldi periodoa hiru urte eta erdikoa izaten da hilabetero 1,4 zm hazten da 40-60 zm izan arte, animali ornodunen artean periodo luzeena da. Embrioia 3 zmko luzeera daukanean masailezurra ia hedatuta dauka, kanpoko brankiak ateratzen hasi dira eta hegatsak ditu. Embrioia 6-8zm dituenean emearen gorputzatik irtetzen da, momento horretan kampoko brankiak guztiz hedatuta dauka. Kapsula horrek 50 zmtakoa denean Bi eta hamabost ume jaiotzen dira momento batean. Ez dago erreproduzitzeko garai finko bat marrazo hau sakonak diren gunetan bizitzen delako eta ez dago urtaroko eraginik.