Kardan giltzadura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
4. lerroa:
'''Kardan giltzadura''', '''giltzadura orokorra''' edo '''Cardan giltzadura''' [[giltzadura (mekanika)|giltzadura]] bat da, lerrokatuta ez dauden bi [[ardatz]]en artean biraketa trasmitzen duena.
 
Osagai mekaniko honen lehen azterketa [[Girolamo Cardano]]ren eskutik etorri zitzaigun, eta haren deituratik hartu zuen izena.
 
Kardan giltzaduraren bitartez, lerrokatuta ez dauden bi [[ardatz]]en artean biraketa trasmitzen da. Bi ardatzek, elkarren artean angelu bat osatzen dute. Osagai mekaniko honen helburua biraketa mugimendua trasmititzea da, nahiz eta osatzen duten angelua hor egon. Motordun [[ibilgailua|ibilgailutan]] trasmisio ardatz moduan erabiltzen da, batez ere motorra aurrean eta indarra atzean behar duten ibilgailutan. Teknikoki sortzen den arazorik nagusiena, indarra jasotzen duen ardatzaren [[abiadura angeluarra]] konstatea ez izatea da.