Tuareg: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Touareg1.jpg|thumb|alt=|Tuaregak, Aljerian]]
 
Berbereraz'''Tuareg herria''' [[berbere hizkuntza]]z mintzo den artzain-herria herri nomada da, Touat (Aljeria) eta Ghudamisetik (Libia) hasi eta ipar Nigeriaraino, eta Fezzanetik (Libia) Timbukturaino (Mali) iristen dena. XX. mende bukaeran 900.000 bat tuareg dira. Tuaregek konfederazio moduko elkarteak osatzen dituzte: Ahaggar eta Azjer, iparraldean, eta Asben, Ifora, Itesen, Aulliminden eta Kel Tademaket, hegoaldean. Iparraldeko tuaregak basamortuan bizi dira; hegoaldekoak, berriz, estepan eta sabanan. Hegoaldeko tuaregek ganadua, gameluak eta zebuak hazten dituzte, eta iparraldekoei saltzen dizkiete.
 
Europarrak iritsi aurretik, tuaregen lurraldeetatik karabana eta bidaiari asko ibili zen, baina ibilgailu motordunak azaldu zirenean karabana bidezko bidaiak arras galdu ziren. 1970-1980. urteetan Mauritania, Senegal, Nigeria, Burkina Faso eta Txaden gertatutako lehorteen ondorioz, hegoaldeko tuaregen kopurua murriztu zen eta haien artzain-bizimoduak aldaketak izan zituen. Tuaregen gizarte-antolamendua feudala da; hainbat gizarte-maila daude, erabat definituak: aitoren semeak, apaizak, jopuak, eskulangileak eta laborariak (lehen esklaboak). Beren idazkera berezia dute (''tifinagh''), antzina libiarrek erabiltzen zutenaren antzekoa.