Lambretta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: es:Lambretta
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa:
1953. urtean, Florencio Irigoyen Berrondo-ren eskutik Lambretta Locomociones S.A. izeneko enpresa sortu zen, ibilgailu hauek eraikitzeko helburuarekin. Enpresa hau Eibarren zegoen kokatuta eta Estatu Espainarrean scooterrak eraiki zituen lehen etxea izan zen.
 
Vesparekin batera, [[1950eko hamarkada|1950.]] eta [[1960eko hamarkada|1960.]] hamarkadetan [[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] [[Mod|Mod]] mugimenduaren ikono bihurtu zen. Hala ere, Vesparen "anahi txikia" bezala kontsideratu da, honen nagusitasuna gainditzerik izan ez zuenez.
 
Lambretta motoaren txasisa altzairuzko hodiz eraikita dago. Vespan aldiz, estanpatutako xaflek karrozeria kroskobakarra osatzen zuten. Lehen modelotan bi aukera eskaintzen ziren: «itxia» (mekanika guztia estalita zegoela) edo «irekia» (panelak ia desagertuz, honek motzikleta xelebre baten itxura ematen ziolarik), baina «itxia»ren nagusitasunak gidarien babes beharrak argi utzi zituen, bai eguraldiari dagokionez, bai garbitasun itxurari dagokionez.
16. lerroa:
Motorra erdian dagoenez, Lambrettaren luzera handiagoa da, Vesparekin alderatuta. Egoera honek, hirigunetan gidatzea zaildu egiten du.
 
Innocenti etxeak [[1971|1971ean]]ean utzi zion Lambretta fabrikatzeari, baina [[india|Indian]] eta [[Euskal Herria|Euskal Herrian]]n fabrikatzen jarraitu zen [[Lambretta Locomociones S.A.]] etxearen eskutik.
 
Lambretta izena [[milan|Milanen]] dagoen Lambro errekatxotik dator. Errekatxo hau lantegi ondoan dago.