Birulentzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
7. lerroa:
Hainbat faktorek areagotzen dute mikrobio baten birulentzia. Hauek dira aipagarrienak:
 
* toxinen ekoizpena. [[Bakteriar-toxina|Bakteriar-toxinek]] nabarmen bizkortzen dute bakterio baten ahalmen patogenoa. Bi toxina mota daude: [[endotoxina]]k eta [[exotoxina]]k; exotoxinak, batez ere, hilgarriak izan daitezke oso kopuru txikitan. [[Tetanos]] eta [[botulismo]]aren bakterioek (''Clostridium tetani'' eta ''Clostridium botulinum'', hurrenez hurren) exotoxina indartsuak ekoizten dituzte, [[kobra]]ren pozoia baino kaltegarriagoak, ostalariaren[[ostalari]]aren bizitza arrisku larrian ipini ahal izaten dutenak.
 
* kapsularen presentzia. Bakterio batzuek duten [[polisakarido]]zko kapsulak mikrobioa babesten du [[immunitate-sistema]]ren [[fagozito]]en aurrean. ''[[Streptococcus pneumoniae]]'' ([[pneumonia]] baten eragilea), esaterako, erresistentea da [[fagozitosi]]arekiko, inbasio-ahalmen handia izanik kapsulari esker.