Berrerabilpen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
[[File:Truke azoka.jpg|thumb|right|300px|Norberak behar ez dituen gauzak saldu, trukatu edo oparitzea produktuak '''berrerabiltzeko''' aukera bat da.]]
 
'''Berrerabilpena''' [[produktu]] baten lehenengo erabileraren ondorengo erabilpenari deritzo. Produktuak eta materialak berrerabiliz, aurrezteaz gainera, [[hondakin]] gutxiago sortzen da, produktu zaharra zaborretara botatzea saihesten baita askotan. Berrerabilpenerako aukera produktua erabili eta gero berriz erabiltzeko moduan egoteagatik (behin eta berriz erabil daitekeen poltsa bat edo alde bakar batetik inprimatuta dauden orriak, adibidez), konpondu ondoren berriz ere erabili ahal izateagatik (elektrotresna bat konpontzen denean, adibidez) nahiz produktuari jatorrian zuen hasierako baliagarritasunaz gainera beste erabilera bat aurkitu zaiolako (maindire zahar baten zatiak [[trapu]] moduan erabiltzen direnean, adibidez) sortzen da. Norberak behar ez dituen produktuak [[bigarren esku]]ko azoketan salduz nahiz [[truke|trukatuz]] nahiz [[opari|oparituz]] ere berrerabil daitezke produktuak.
 
{{zirriborro}}