Daniel Sueiro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
No edit summary
1. lerroa:
Espainiar'''Daniel eleberrigileaSueiro''' ([[Rois|Ribasar]], Coruña, [[1931]] - [[Madril]], [[1988]]) [[espainiar]] eleberrigilea izan zen. Lege-ikasketak egin zituen eta kazetari gisa jardun zuen. 1958. urtean eman zuen bere burua idazle gisa ezagutzera, ''La rebusca y otras desgracias'' ipuin-bildumarekin eta ''La carpa'' eleberriarekin. ''Los conspiradores'' (1964, ''Konspiratzaileak'') eleberriarekin [[Espainiako Narratiba Sari Nazionala|Literaturako Sari Nazionala]] irabazi zuen.
 
[[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako gerra]] ondoko narratiba probintzianoaren mugak gainditzeko gaitasuna erakutsi zuen bere hurrengo lanetan: ''La criba'' (1961, ''Bahea''), Madrilgo kazetaritzari buruzko eleberri soziala; ''Toda la semana'' (1964, ''Aste osoa''); ''Estos son tus hermanos'' (1965, ''Hauek dira zure anaiak''), erbesteratu baten itzulerari buruzkoa; ''La noche caliente'' (1965, ''Gau beroa''); ''Corte de la corteza'' (1969, ''Azalaren ebaketa''), mendebaldeko zibilizazioaren deskribapen beldurgarria; ''Solo de moto'' (1967, ''Moto soloa''), zientzia fikziozkoa. Bestalde, zinema eta telebistarako gidoiak ere idatzi zituen: ''El arte de matar'' (1958, ''Hiltzearen artea''), ''Historia del franquismo o La flota roja'' (1983, ''Frankismoaren historia edo flota gorria''). Beste zenbait lan aipagarri: ''El cuidado de las manos'' (1974, ''Eskuak nola zaindu''); ''Servicio de navaja'' (1977, ''Labana zerbitzua''); ''Balada de Manzanares'' (1987, ''Manzanaresko balada'').
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
{{DEFAULTSORT:Sueiro, Daniel}}
[[Kategoria:Galiziako idazleak]]
[[Kategoria:Gaztelaniazko idazleak]]
[[Kategoria:Coruñako probintziako jendea]]
[[Kategoria:1931ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1988ko heriotzak]]
 
[[es:Daniel Sueiro]]