Óscar Freire: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
68. lerroa:
2010. denboraldiarekin kritiko guztiak isildu zituen. 11 klasikoa handietatik 2 berak irabazi zituen, Cancellara eta Gilbert bezala. Ohikoa zen modura, Mallorcako Challenge-an eta Andaluziako Itzulian etapak irabazi zituen eta urteko lehen klasikoa handia irabazi zuen, Milan-San Remo 3. aldiz. Gante-Wevelgemen hutsegite bat izan eta lehiatik at utzi zuen. Flèche Brabançonne-an 9. izan zen. Euskal Herriko itzulian 2 etapa irabazi eta Ardenetako triptikoan arnas arazoekin hasi zen. Tourrera motz iritsi zen eta ezin izan zuen ezer egin. Vuelta, prestakuntza moduan hartu berriz eta Munduko Txapelketa 6. postua lortu zuen. Huts egin zuen sentsazioarekin Paris-Tours klasikoa handia irabazi zuen hurrengo astean.
 
2011. urtea bere bizitza profesionaleko denboraldidenboraldirik txarrena izan zen. Ohikoa zen moduan, Milan-San Remo prestatzeko asmoz Mallorcako Challenge-an, Andaluziako Itzulian, Almeriako Klasikoan eta Tirreno-Adriatikoan parte hartu zuen. Lasterketa hauetan 3 garaipen lortu zituen: Andaluzian 2 etapa irabazi zituen eta Tirreno-Adriatikoan taldekako erlojupekoa. Milan-San Remo-n, lehen aldiz 10 aurrenetatik at gelditu zen, 94. postuan, La Manie-ko jeitsieran erori ostean garaipenaren jokutik kanpo utziz. Infekzio batek jota ondorengo klasikoetan ezin izan zituen korritu eta Euskal Herriko Itzulian berragerraldia egin zuen non bigarren aldiz deskalifikatua izan zen helmugan azkarrena eta gero. Ondorengo klasikoetan ezin izan zuen ezer lortu -Flèche Brabançonne-an 11., Amstel Gold Race-n 6. eta Liejan 15.- Gilbert gaitezin erakutsi baitzen. Gero Romandiako, Kaliforniako eta Suitzako Itzulietan aritu zen baina ezin izan zuen garaipenik lortu. Azkenik, Kopenageko Munduko Txapelketa prestatzeko Espainiako Itzulira joan zen non gripeak jota utzi behar izan zuen. Munduko Txapelketa jokatutako sprintean, akats taktiko bat medio -400m faltan aurrean aurkitu zen- 6. postua lortu zuen. Azkenik Paris-Tours lehiatu zuen garaipenaren borrokatik kanpo egonda. Behin denboraldia amaituta, emaitzak eta Rabobank-ek kontratua berritu ez ziola nahi ikusita, txirrindularitza uzteko asmotan ibili zen. Hala eta guztiz ere, txirrindularitza garaipenekin uztearen arrarekin jota, Katusha talde errusiarrarekin urtebeteko kontratua sinatu zuen.
 
==== 2012: Katusha ====