Vatikanoko Museoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
23. lerroa:
Gertaera gogoangarri bat jazo zen [[1938]]ko maiatzean, [[Adolf Hitler]] buruzagi alemaniar nazia [[Erroma]]ra iritsi zenean, [[Viktor Emanuel III.a]] erregeak eta [[Benito Mussolini]]k gonbidaturik. [[Pio XI.a]] aita santuak ez zuen hartu nahi eta horregatik, egun batzuetarako Castel Gandolfoko egoitzara aldatu zen. Gainera, Führerraren bisita motzak iraun bitartean museoa eta basilika bisitariei ixtea erabaki zuen; horrela, buruzagi alemaniarra ezingo zen inola ere Vatikanoko lurraldera sartu, ezta museoetatik ere.
 
2000. urteko Urte Santuaren hasieran, museoetarako sarrera berri bat ireki zen, Vatikanoko harresian [[1932]]an eraikitako sarrera zaharraren ezkerrean, harresi perpendikular batean. Orain, bi sarbideetako bat bisitariak sartzeko da, eta bestea ateratzeko. [[1929]]an Mussolinik eta Elizak hitzartutako Ituneko artikulu batek ezarritakoaren arabera, Egoitza Santuak ezin du museoen ondasunik besterendu, eta eskubidea du sarrera egun eta orduak arautzeko, baina behartuta dago turisten eta ikertzaileen bisitak onartzera. Museoak itxita egoten dira zenbait jaiegunetan (urtarrilak 1, urtarrilak 6, otsailak 11, martxoak 19, [[Pazkoa]] eta Pazko astelehena, maiatzak 1, ekainak 29, abuztuak 15, azaroak 1, abenduak 8, abenduak 25, abenduak 26); halaber, igandeetan ere itxita egoten dira, hileko azken igandean izan ezik, beti ere esandako jaiegunetako bat izan ezean.
 
[[2006]]ko urrian Museoek bostehungarren urtemuga ospatu zuten eta Vatikanoko muinoan aurkitutako nekropoli baten arkeologia indusketak jendearentzat ikusgai jarri ziren modu iraunkorrean.
30. lerroa:
Vatikanoko Museoak, zehatz hitz eginez, museo eta bilduma bat baino gehiagoz osaturik daude, eta museoez gain, Vatikanoko jauregi eta egoitzen zenbait areto ere sarturik daude bisita daitezkeen lekuen artean.
 
* '''Museoak'''.
** ''Pinacoteca Vaticana'': Bilduma piktoriko hau aurretik Borgien Egoitzan zegoen, Pio XI.a aita santuak aparteko jauregi bat eraiki eta bertan kokatzea agindu zuen arte. Lan honetaz arduratu zen arkitektoa Luca Beltrami izan zen. Museo honetan, [[Giotto]], [[Leonardo]], [[Rafael]] eta [[Caravaggio]] margolarien lanak ikus daitezke, besteak beste.
** Arte Erlijioso Modernoen Bilduma (''Collezione d’Arte Religiosa Moderna''): [[Francis Bacon]], Carlo Carrá, [[Marc Chagall]], [[Salvador Dalí]], [[Giorgio de Chirico]], [[Paul Gauguin]], [[Wassily Kandisky]], [[Henri Matisse]] eta [[Vincent van Gogh]] artisten lanak ditu, besteak beste.
** ''Museo Pio-Clementino'': [[Klemente XIV.a]] aita santuak fundatu zuen [[1771]]n, eta hasieran antzinako eta [[Pizkundea|PizkundePizkundeko]]ko artelanak biltzea zuen xede. Museoa bera eta haren bilduma hurrengo aita santuak, [[Pio VI.a]]k zabaldu zuen, eta gaur egun antzinako greziar eta erromatar eskulturak ditu.
** ''Museo Missionario-Etnologico'': [[Pio XII.a]]k sortu zuen [[1926]]an eta mundu osoko artelanak ditu, gehienbat erlijiosoak. Aita santuei egindako opariez osaturik dago batez ere.
** ''Museo Gregoriano Egizio'': [[Gregorio XVI.a]] aita santuak sortu zuen eta antzinako [[Egipto]]ko hondakinen bilduma oso zabala du. Ikusgai daudenen artean papiroak, momiak, [[Hilen Liburua]] deritzan liburu ospetsua eta Grassi Bilduma delakoa daude.
** ''Museo Gregoriano Etrusco'': [[Gregorio XVI.a]] aita santuak sortu zuen [[1836]]an, zortzi galeria ditu eta etruriar garaiko hondakin garrantzitsuak ditu, arkeologia indusketetatik etorriak; besteak beste, ontziak, sarkofagoak, brontzeak eta Guglielmi bilduma ezaguna.
** ''Museo Pio Cristiano''.
** ''Museo Gregoriano Profano''.
** ''Il Padiglione delle Carroze'': Iraganeko aita santuek leku batetik bestera joateko erabiltzen zituzten ibilgailu batzuk gordetzen ditu. Egoitza nagusia Laterango jauregian daukan ''Museo Storico Vaticano'' delakoaren zati bat da.
** Museo Filateliko eta Numismastikoa.
** Vatikanoko Liburutegi Apostolikoaren Museoak.
** Chiaramonti Museoa: [[Pio VII.a]] Chiaramonti aita santuaren izena darama, hark sortu baitzuen XIX. mende hasieran. Arkudun galeria zabal batez osaturik dago eta hauen ondoan ikusgai daude eskultura, sarkofago eta friso ugari. ''Braccio Nuovo'' deritzan hegal berrian, ''Augusto di Prima Porta'' estatua ospetsua ikus daiteke, besteak beste. Museoko beste atal bat ''Galleria lapidaria'' deritzana da, harrian egindako 3.000 inskripzio baino gehiago dituena, mota horietakoen munduko bilduma handiena delarik. Hala ere, eskaera bidez bakarrik irekitzen da bisitarientzat, gehienetan ikerlanetarako.
 
* '''Jauregi Vatikanoak'''.
** Galeriak:
*** ''Galleria Lapidaria'';
*** ''Braccio Nuovo''ko galeria;
*** Argimutilen galeria (''Galleria dei Candelabri'')
*** Tapizen galeria (''Galleria degli Arazzi'')
*** Mapen galeria (''Galleria delle carte geografiche'')
** Kaperak:
*** [[Kapera Sixtinoa]]
*** [[Kapera Nikolinoa]]
*** [[Urbano VIII.a]]ren kapera
** Areto edo egoitzak:
*** ''Sala della biga''
66. lerroa:
***
 
== Artelanak ==
=== Antzinatekoak ===
* [[Miron]]ena, ''Atenea eta Marsia''
* [[Fidias]]ena, ''Mattei amazonak''
* [[Praxiteles]]ena, ''Afrodita Knidioa''
* Leokares-ena, ''Apollo del Belvedere''
* [[Lisipo]]rena, ''Apoxyómenos''
* ''[[Laokoonte]]
* ''Augusto di Prima Porta''
* [[Klaudio]]ren estatua kolosala
* [[Trajano]]ren hamargarren urteurreneko erretratua
* Zutabe Antoninoaren oina
* [[Plotino]]ren sarkofagoa
* [[Karakalaren Termak|Karakalaren Termetako]] atleten mosaikoa
* Helenaren sarkofagoa
* Kostantinaren sarkofagoa
 
=== Erdi Aroko artelanak ===
* [[Giotto]]rena, ''Stefaneschi poliptikoa''
* Gentile da Fabriano
** ''[[Annunciazione (Gentile da Fabriano)|Annunciazione]]''
 
=== Pizkundeko artelanak ===
* [[Fra Angelico]]
* [[Filippo Lippi]]
* [[Ercole de' Roberti]]
* [[Melozzo da Forlì]]
* [[Perugino]]
* [[Giovanni Bellini]]
* [[Leonardo da Vinci]]
* [[Michelangelo]]
* [[Rafael]]
* [[Correggio]]
 
=== Artelan modernoak ===
* [[Caravaggio]]
* [[Nicolas Poussin]]
* [[Antonio Canova]]