Toledoko V. kontzilioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Toledoko V. kontzilioa''' [[636]]ko [[ekainak 30]]ean ospatu zen [[Santa Leocadiaren eliza (Toledo)|Toledoko Santa Leocadiaren elizaelizan]]n. [[Txintila]] erregeak deitu zuen, [[Sisenando]]ren oinordeko bihurtu zena interregno labur baten ondoren. 22 gotzain eta beste 2 ordezkatuk parte hartu zuten. Narbonense probintziako gotzaina ez zen joan desadostasun politikoen ondorioz.
 
Kontzilioko erabaki garrantzitsu guztiak politikoak izan ziren. Lehendabizi erregearen segurtasunari buruz hitzegin zen, eta ondoren bere oinordekotzari buruz. Txintilaren tronuratzea babestu zen, eta erregearentzat eta bere familiarentzat babes berezi bat eskatu zen, babes horrek bere heriotzaren edo, hala gertatuz gero, tronutik kendua izan ondoren jarraitu beharko zuelarik.
 
* Etorkizunean errege berriaren aukeraketari buruz, soilik bisigodotar goi noblezia militar eta jauregitarreko kideen artean izan beharko zuela adostu zen.
* Erregearen oinordekoek legez lortutako edo euren gurasoek eman zizkieten ondasunez gozatu behar zuten. [[Anatema]], etorkizunean gogaitzen edo iraintzen zituen ororentzat izango zen. Baita erregearekiko leialak zirenak ere, erregea inguratzen zuten taldetxo bat osatzen zutena eta erregearen baldintzagabeko aldekoak zirenak, konfidantzazko aholkulariak eta laguntzaileak, babestuta geratu behar zuten, eta euren ondasunak eta aurreko erregeak eman zizkien opariak ere mantendu behar zituzten.
* Erregearen zoria ezagutzeko igarleengan jotzen zutenak eskumikatuak izango ziren. Zigor bera izango zen erregea madarikatzen zutenentzat eta beste pertsona bat tronuan jartzeko biltzen zirenentzat ere. Errege izatako nahia zuen oro zegokionek aukeratua izan gabe (eta noblea izan gabe) eskumikatua izango zen eta anatema jasoko zuen.
* Kontzilioak [[letania]]zko hiru egun ezarri zituen [[abenduak 13]]tik 15era urtero. Une horretan errege zenaren etorkizuna igartzeko saiakera oro debekatu zen.
 
Txintilak bere erregealdiaren zati handi bat barne etsaien aurka borrokan pasa zuen (kanpokoak, [[franko]]ak eta bizantziarrak ez ziren arriskutsuak une horretan) eta [[638]]ko urtarrilean [[Toledoko VI. kontzilioa]] deitzera behartua egon zen.
16. lerroa:
| ondorengoa = [[Toledoko VI. kontzilioa]]
}}
 
[[Kategoria:Espainiako historia]][[Kategoria:Toledoko kontzilioak]]
[[Kategoria:Toledoko kontzilioak]]
 
[[ca:V Concili de Toledo]]
[[en:Fifth Council of Toledo]]
[[es:V Concilio de Toledo]]
 
[[Kategoria:Espainiako historia]][[Kategoria:Toledoko kontzilioak]]