Sexuari loturiko herentzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
[[Y kromosoma]] X kromosoma baino txikiagoa denez, sexuari loturiko geneak ia beti X kromosoman daude, homologorik ez duen zatian. Dakigunez, karaktere guztiak gutxienez bi genek edo [[alelo]]k mugatzen dituzte, Y kromosoman homologorik ez duten X kromosomaren geneek izan ezik. X kromosoman dauden gene horiek bakarrik agertuko dira beti gizonezkoen [[genotipo]]an, gene homologorik ez dutelako Y kromosoman.
 
Emeen kasuan, aldiz, sexuari loturiko herentziaren geneek bi alelo dituzte, bi kromosoma sexualak berdinak direlako (XX). [[Azpirakor]]rak direnean, gene horiek [[homozigoto|homozigosihomozigosian]]an besterik ez dira [[fenotipo]]an agertuko.
 
Sexuari loturiko herentziak ez du [[Mendelen legeak|Mendelen lege]]ak betetzen. Horren arrazoia aipatutakoa izaten da, hots, X kromosoman dauden gene gehienek ez dutela homologorik Y kromosoman.
 
Hainbat gaixotasunen oinarri genetikoa sexuari loturiko herentzian datza. Esaterako, [[hemofilia]], [[daltonismo]]a, gazteen [[glaukoma]] edo [[giharren distrofia]], besteak beste. Gizonezkoek gaixotasun horiek pairatuko dituzte beraiei lotutako genea baldin badute. Emakumezkoek, aldiz, gaixotasuna hartzeko [[probabilitate]] gutxiago dute, alelo pare bat dutelako eta gene gaiztoa eduki arren -azpirakorra bada- ez dute [[heterozigoto|heterozigosiheterozigosian]]an gaitzarik garatuko.
 
 
18. lerroa:
Balizko konbinazioak hauek dira:
 
* X<sup>H</sup> X<sup>H</sup> : emakume normala, ez hemofilikoa
* X<sup>H</sup> X<sup>h</sup> : emakume eramailea, ez hemofilikoa
* X<sup>h</sup> X<sup>h</sup> : emakume hemofilikoa (oso urria)
* X<sup>H</sup> Y : gizon normala, ez hemofilikoa
* X<sup>h</sup> Y : gizon hemofilikoa
 
Emakumezko eramaileak azpimarratu behar dira. Hemofilikoak ez izan arren, seme-alabak baldin badituzte gaitza transmititu egingo diote mutilen erdiari:
 
:X<sup>H</sup> X<sup>h</sup> x X<sup>H</sup> Y = X<sup>H</sup> X<sup>H</sup> (normala) + X<sup>H</sup> Y (normala) + X<sup>H</sup> X<sup>h</sup> (eramailea) + X<sup>h</sup> Y (hemofilikoa)
 
Gene gaiztoa eramaten duten emakumeak osasuntsuak dira, [[heterozigoto]]ak direlako, baina gene gaiztoa duten gizonezkoak hemofilikoak dira, gene homologorik ez dutelako.
 
[[Kategoria: Sexuari loturiko herentzia]]
 
[[Kategoria: Sexuari loturiko herentzia]]
 
[[ca:Herència lligada al sexe]]