Serge Smulevic: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-AEB +AEB)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
26. lerroa:
[[1942]]ko urrian sartu zen [[nazi]]en kontrako [[Erresistentzia (Frantzia)|erresistentzian]] [[Grenoble]]n, [[FTP (erresistentzia)|FTPn]]<ref>''Francs-tireurs et partisans'' [[Frantziako Alderdi Komunista]]k sortutako taldeak izan ziren.</ref>. [[1943]]an [[Niza]]ra bidali zuten eta hor erresistenteen sarean infiltratutako andre baten salaketagatik atxilotu zuten [[abuztuaren 24]]an; [[abenduaren 3]]an [[Paris]] aldeko [[Drancy]]ko esparrurantz bidali zuten.
 
Hiru egun oso gogor iraun zuen bidaiaren ostean [[abenduaren 20]]an "Monowitz" edo "[[Auschwitz]] III" esparrura heldu zen. Bertan ''Buna'' lantegian ibili zen behartutako lanean, [[Primo Levi]]ren eraikin berean. Hogei hilabete hor egon eta gero [[1945]]eko [[urtarrilaren 18]]an 9.000 bat preso mugiarazi zituzten [[Alemania]]rantz. [[Gleiwitz]]eko esparruan egon zen eta [[apirilaren 29]]an [[Dachau]]koan zegoela [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBAEBetako]]etako tropek liberatu zituzten; orduan 38 kg pisatzen zuen.
 
[[1947]]an [[Brusela]]ra joan zen lan eta bizi izatera; bertan ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten. [[Karikatura|Karikaturista]] moduan ''[[Le Soir]]'', ''[[La Libre Belgique]]'' eta beste agerkari batzuetan aritu zen eta diskoetarako azalak marraztu zituen.