«Lemoizko zentral nuklearra»: berrikuspenen arteko aldeak

t
[[1978]] urte gogorra izan zen Lemoizko Zentral Nuklearraren eraikuntzan. Aurreko urtea zauritu larri batekin bukatzen bazen [[urtarrilaren 14]]an lehenengo hildakoa izan zen. Hori baino lehenago, [[urtarrilaren 1]]ean Iberduerok bere buruaren defentsa egin zuen, zentral nuklearrik gabe txirotasun ekonomikoa egongo zela esanez. Hurrengo egunean "Ez, ez, ez" izeneko agerkaria egin zuten zentralaren aurkariek. [[Urtarrilaren 5]]ean Mungiako udalak bere dimisioa aurkeztu zuen. [[Urtarrilaren 8]]an 3.000 pertsona bildu ziren [[Bermeo]]n egin zen manifestaldian. [[Urtarrilaren 11]]n [[HASI]]k zentralaren aurka zegoela esan zuen.
 
Goian esan bezala urtarrilaren 14an David Alvarez Peña hil zen, Lemoizen egoeragatik egondako lehenengo hildakoa. Ondoren istilu larriak egin ziren [[Iruñea]] eta [[Gasteiz]]en. [[Donostia]]n Iberdueroren bulegoak txikitu zituzten. Hurrengo egunean Plentzian David Alvarezen hileta izan zen eta bertan milaka pertsona bildu ziren, hiriburuetan bezala. [[Azpeitia]], [[Durango]] eta [[Tolosa]]n Iberdueroren aurkako ekintzak egon ziren. [[Urtarrilaren 19]]an beste manifestaldi bat egon zen Bilbon eta Espainiako PoliziakPolizia gogorki oldartu zen manifestarien aurka, hainbat zauritu sortuz.
 
[[Urtarrilaren 25]]ean bigarren aldiz eskatu zen Bizkaiko Gobernu Zibilaren aurrean zentralaren inguruko adostasun bat bila zedila. [[PSOE]] eta [[PNV]]k ere idazkia sinatu zuten. Hiru egun geroago hainbat mobilizazio egon ziren eta [[Eibar]]ren [[molotov koktel]]ak jaurtiki zizkioten Iberdueroren egoitzari. [[Otsailaren 7]]an Iberduerok eztabaida publiko bat onartu zuen, [[Getxo]]ko [[Erromo]] auzoan. Azken aldia ere izango zen. [[Otsailaren 18]]tik aurrera Donostian egunero egin zituzten kontzentrazioak Iberdueroko egoitzaren aurrean.
134

edits