|
|
'''Manuel Ignacio Altuna''' ([[Azkoitia]], [[1722]] - [[1762]]) [[Azkoitiko Zalduntxoak|Azkoitiko Zalduntxoetako]] bat izan zen. [[Frantzisko Xabier Munibe|Peñaflorida kondearekin]] batean, [[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea|Euskal Herriaren Adiskideak]] elkartea prestatu zutenetako bat izan zen. Kanpoan bizi izanik, garaiko gizartearen aurrerapenaz arduratuak zeuden gizon ospetsuenak ezagutzeko parada izan zuen. Hala, [[Jean Jacques Rousseau]] bere adiskideetakoa izan zen; idazle suitzar horrek Altunaren dohainak aipatzen ditu ''Aitorkizunak'' izenburuko autobiografian.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
{{DEFAULTSORT:Altuna, Manuel Ignacio}}
[[Kategoria:Gipuzkoako idazleak]]
[[Kategoria:Azkoitiarrak]]
|