Maiak (gune nuklearra): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-AEB +AEB)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
== Gune nuklearraren historia ==
[[Bigarren Munduko Gerra]]ren amaieran, [[Hiroshima]] eta [[Nagasaki]]ko [[bonba nuklear|bonba atomikoekin]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBAEBren]]ren nagusitasun nuklearra agerian gelditu zen. [[Gerra Hotza]]ren hasierak arma lehiaketa ekarri zuen eta [[Stalin]]ek [[Sobiet Batasuna]]ren programa nuklearra abiarazi zuen. Maiak gune nuklearra testuinguru honetan eraiki zen, ezkuturik ezkutuenean. Eraikuntza [[1945]]eko azaroan hasi zen eta [[plutonio]]ren ekoizpena [[1948]]ko ekainean. [[1949]]ko abuztuan, Stalinen 70. urtebetetzerako, lehenbiziko bonba nuklear sobietarra eztandarazi zuten, Maiakeko plutonioa erabiliz egina. Harrezkero Maiak, bai plutonioa eta arma nuklearrak egiteko, bai [[Hondakin nuklear|erabilitako erregai nuklearra]] birprozesatzeko gune nagusia izan zen<ref name=may2>[http://mayak.greenpeace.org.ar/img/mayak.PDF «MAYAK, Una fábrica de muerte en Rusia»], Greenpeace.</ref>. Denetara plutonioa ekoizteko bost erreaktore nuklear eraiki ziren. Gaur egun [[tritio]]a eta erradioisotopoak ekoizten ditu baino plutoniorik ez. Atzerriko hondakin nuklerrak tratatu eta biltegiratzeko proiektuak eztabaida piztu du.<ref name=may />
 
[[1948]] eta [[1956]] artean, Maiakeko hondakin nuklearrak [[Ob]] ibaiaren adarra den Tetxara isuriak izan ziren. Inguruan bizi ziren 124 mila pertsonak ibai honetatik hartzen zuten edateko ura eta denbora luzean erradiazioa pairatu zuten. Erradiazioaren larritasuna aitortu zenean 7.000 biztanle ebakuatu zituzten baino orduko 8.000 lagun hilak ziren kutsaduragatik. [[Siberia]] mendebaldeko [[Karatxai aintzira]]n ere isuri ziren hondakinak. [[1967]]ko lehortean aintzira agortu zen eta haizeak 2.400 km²-an barreiatu zituen hauts erradiaktiboak.<ref name=may2 />