Joan VIII.a Paleologo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Joan VIII.a Paleologo''' (grezieraz ''Ίωάννης Η' Παλαιολόγος'', 1390 - [[Konstantinopolis]], 1448) [[Bizantzioko enperadore]]a 1425-1448 urteetan izan zen. [[Emanuel II.a Paleologo|Emanuel II.aaren]]ren seme nagusia zen, eta anaiekin batera gobernatu zuen. Turkiarrek [[Tesalonika]] konkistatu zutenean, mendebalera jo zuen laguntza bila, eta [[Eugenio IV.a]] Aita Santuarekin hitzartu zuen Erromako eta Greziako eliza kristauen batasuna, Erromako Aita Santuen mendean (Ferrara-Florentziako kontzilioa, 1439), laguntza militarraren truke. Jaso zuen laguntza guztiz urria izan zen, eta Greziako herriak, fraide ortodoxoek xaxatuta, ez zuen inola ere batasun hori onartu. Gurutzatuek izugarrizko porrota izan zuten [[Varna]] hirian turkiarren aurka 1444. urtean, eta [[Bizantzioko Inperioa]] Konstantinopoliseko hiria baizik ez zen izan, hurrengo urteetan erabat suntsitu zen arte (1453). [[Konstantino XI.a Paleologo|Konstantino XI.a]], Joan VIII.aren ondorengoa, izan zen Bizantzioko azken enperadorea.
 
== Erreferentziak ==