Jeronimo Uztaritz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
18. lerroa:
Jeronimo Uztaritz Donezteben jaio zen, 1670ean. 15 urterekin Madrilera joan zen karrera militarra egitera. Ondoko urtean [[Brusela]]ko Errege Akademian sartu zen. [[Flandria]]n [[Bederatzi Urteko Gerra]]n borrokatu zen, [[infanteria]] kapitaina izatera iritsiz. [[1698]]tik aurrera Flandriako espainiar armadaren idazkaria izan zen, Bedmargo markesaren agindupean. Markesak, [[Siziliako Erresuma|Siziliako]] erregeorde bilakatu zenean ([[1705]]), Estatu eta Gerra Idazkari izendatu zuen. [[1706]]an [[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe V.ak]] [[Santiagoko Ordena|Santiago Ordeneko]] zaldun izendatu zuen<ref name=byv>[http://www.biografiasyvidas.com/biografia/u/uztariz.htm Biografias y vidas: Jerónimo de Uztáriz]</ref>.
 
[[1707]]an Madrilera itzuli eta hainbat kargu izan zituen Filipe V.aren [[administrazio]]an. Gerra eta Itsas-armada bulegoan aritu zen lehenik. Ondoren, besteak beste, [[Indietako kontseilua|Indietako kontseiluko]] Merkataritza eta Moneta Errege Juntako, Milioien Aretoko eta Tabakoaren Errege Juntako idazkaria izan zen<ref name=aun>[http://www.euskomedia.org/aunamendi/136975 Auñamendi: Gerónimo de Uztariz Hermiaga]</ref>. Merkataritza Juntako idazkaria ([[1727]]) eta Merkataritza eta Moneta Juntako ministroa ([[1730]]) ere izan zen. Eragin handia izan zuen Filipe V.a erregearen agintaldiko politika ekonomikoan<ref name=byv></ref>.
 
== Pentsaera ==
24. lerroa:
 
== Lanak ==
Bere idazlan nagusia ''Theórica y práctica de Comercio y de Marina'' (1724) da. Lehenbiziko argitalpenak oso zabalkunde txikia izan zuen, baina, [[1742]]an, bigarren aldiz argitaratu zenetik prestigio handia lortuz joan zen. Esate baterako [[Benito Jerónimo Feijoo|Feijoo]] eta [[Voltaire]]ren mirespena izan zuen. Luze gabe itzulpenak argitaratzen hasi ziren: ingelesezkoa (Londres, [[1751]]), frantsesezkoak ([[Paris]] eta [[Hanburgo]], [[1753]]) eta italierazkoa zenbait urte geroago<ref name=aun></ref>.
 
== Erreferentziak ==